Gizartea -

Zientzia

Adimen artifizialarekin gaixotasunak aurreikusteko tresna garatu du ikertzaile gipuzkoar talde batek

Gaixotasunen eboluzioaren patroi tenporalak aztertu eta tresna "interaktibo eta bisuak" bat sortu dute; horrela, profesional klinikoek patologia batetik erator daitezkeen gaixotasunak azter ditzakete, eta haien balizko konplikazioak edo etorkizuneko gaixotasunak arindu.

Mediku bat.
Mediku bat.
Mediku bat.

Europa Press | EITB Media

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Vicomtech ikerketa zentro gipuzkoarreko ikertzaile talde batek, Asuncion Klinika ospitale tolosarrarekin elkarlanean, adimen artifiziala erabiliz, pertsona batek gaur egungo patologiaren arabera izango dituen etorkizuneko gaixotasunak iragartzeko gai den tresna bat garatu du.

Horretarako, Asuncion Klinikaren 2000ko urtarriletik 2021eko abuztura bitarteko historia elektronikoen datu-basea erabili da. Horri esker, ikertzaileek CIE9 eta CIE10 sistemekin kodetutako 526.597 erregistro diagnostiko eskuratu ahal izan dituzte, Tolosaldeko biztanleriaren zati handi bat estaliz. Zehazki, 71.846 pazienteren historia klinikoak erabili dira, modu erabat anonimoan, ohar batean azaldu dutenez.

Adierazi dutenez, hainbat azterlanek agerian utzi dute "zehaztasunezko medikuntzarako funtsezkoa dela pazientearen egungo egoeratik abiatuta, gaixotasunaren progresioen estimazioak egin ahal izatea". Hala ere, adimen artifiziala erabiliz analisi hori egiteko tresnen kopurua "mugatua da edo ez dago".

Horrela, DISTRAn adimen artifizialean oinarritutako tresna "dinamikoa eta interaktiboa" garatu dute.

Proiektuaren emaitza tresna "interaktibo eta bisual" bat da da, profesional klinikoek patologia batetik erator daitezkeen gaixotasunak azter ditzaten eta balizko konplikazioak edo etorkizuneko gaixotasunak arindu ahal izan ditzaten.

'App'-a aste honetan aurkeztuko da Donostian, Miramar Jauregiko UPV/EHUren Udako Ikastaroen baitan ostiralera bitartean egingo den Osasun Digitalaren Nazioarteko IX. Biltzarrean.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Teknologia Gaurko albisteak Gipuzkoa Gaixotasunak argazkiak Gizartea Eguneko albisteak Albisteak Zientzia Osasun albisteak Inteligentzia artifiziala albisteak gaur