Gizartea -

GERTAKARIA

Gizon bat atxilotu dute Gasteizen urruntze agindua urratu, eta bikotekide ohia jotzen saiatzeagatik

Olarizuko zelaietan, lagun talde bat eztabaidan zebilela ohartarazi zuen hiritar batek. Udaltzaingoa bertaratu zen, eta gizonaren bikotekide ohiak eta haren senitarteko batek baieztatu zuten gizonezkoa eraso egiten saiatu zela, eta, gainera, urruntze agindua hautsi zuela.

EITB MEDIA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Udaltzaingoak 48 urteko gizonezko bat atxilotu du astelehen honetan Gasteizen, bikotekide ohiarekiko zuen urruntze agindua urratu eta jotzen saiatzeagatik, Udalak jakitera eman duenez.

Olarizuko zelaietan, lagun talde bat eztabaidan zebilela ohartarazi zuen hiritar batek. Udaltzaingoa bertaratu zen, eta gizonaren bikotekide ohiak eta haren senitarteko batek baieztatu zuten gizonezkoa eraso egiten saiatu zela, eta, gainera, urruntze agindua hautsi zuela.

Hori egiaztatu ondotik, udaltzainek 48 urteko gizona topatu zuten inguruan, eta atxilotuta eraman zuten.

Tratu txarrak pairatzen badituzu edo kasuren bat ezagutzen baduzu, kontuan hartu gida honetako aholkuak eta/edo deitu doako telefono hauetara: 900 840 111 (EAEkoa), 016 (Espainiako Estatukoa) edo 3919 (Iparraldekoa, eguneko 24 orduetan erabilgarri, igande eta jaiegunetan 09:00etatik 18:00etara izan ezik). Ez dute fakturan arrastorik uzten, baina bai telefonoan. Beraz, ez ahaztu ezabatzea.
Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Indarkeria matxista Euskal Autonomia Erkidegoa albisteak Gizartea Prentsa digitalaren azken orduko Gasteiz berriak Gaurko azken ordukoa Vitoria-Gasteizko Kuadrilla azken ordua