Gizartea -
Ezbeharra Nafarroan
11 urteko neskato bat larri zauritu da Lerinen, kamioi batek harrapatuta
Helikoptero batek adingabea Nafarroako Unibertsitate Ospitalera eraman du. Kamioilariak negatibo eman du alkoholemia eta droga probetan. Antza denez, adingabeak horretarako prest ez dagoen toki batetik gurutzatu du errepidea.
Agentziak | EITB Media
11 urteko neskato bat larri zauritu da Leringo gasolindegian, NA-122 errepidean, kamioi batek harrapatuta.
Guardia Zibilak jakitera eman duenez, helikoptero batek adingabea Nafarroako Unibertsitate Ospitalera eraman du.
Guardia Zibilaren arabera, kamioilariak negatibo eman du alkoholemia eta droga probetan. Antza denez, adingabeak horretarako prest ez dagoen toki batetik gurutzatu du errepidea.
Guardia Zibilak ikerketa abiatu du.
Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea