Gizartea -
ERASOA
Gizon bat atxilotu dute Bilbon, pisukide bat labankatzeagatik
Zauritua Gurutzetako Ospitalera eraman behar izan dute eta atxilotua, berriz, polizia-etxera.
AGENTZIAK| EITB MEDIA
48 urteko gizon bat atxilotu dute igande honetan Bilbon, pisukide bat labanaz zauritzeagatik. Biktimak eskuinaldean zuen zauria eta Gurutzetako Ospitalera eman behar izan dute.
Segurtasun Sailak jakitera eman duenez, 07:00ak aldea, Ertzaintzak abisua jaso du San Ignacio auzoko etxebizitza batean gizon bat zauritu dutela jakinaraziz. Inguruan zebilen patruila bat bertaratu eta zauritua eskaileretan aukitu du. Anbulantzian eraman dute Gurutzetara.
Ustezko erasotzailea etxe barruan zegoen, eskutan labana odoldua zuela, eta agenteak ikusi dituenean oldartu egin omen da.
Azkenean, arma kentzea lortu eta atxilotu egin dute gizona, arma zuriz lesioak eragitea leporatuta eta komisaldegira eraman dute.