Gizartea -
gipuzkoa
Lekuko bila ari dira, Donostian ostiralean gazte bat harrapatu ondoren ihes egin zuen gidaria identifikatzeko
15:00ak aldera gertatu zen istripua, Gipuzkoako Poliklinikaren pareko oinezkoen pasabidean. Hain zuzen ere, zentro horretara lanera zihoan 28 urteko biktima.
eitb media
Donostiako Udaltzaingoak lekukoak eskatu ditu ostiral honetan Gipuzkoako hiriburuan emakume bat autoz harrapatu zuen gidaria aurkitzeko. Izan ere, istripua izan ostean, ihesari eman zion.
Ostiraleko 15:00ak aldera gertatu zen istripua, Gipuzkoako Poliklinikaren pareko oinezkoen pasabidean. Hain zuzen ere, zentro horretara lanera zihoan 28 urteko biktima.
Donostia Ospitaleko Zainketa Intentsiboetako Unitatean dago orain ospitaleratuta, pronostiko erreserbatuarekin.
Poliziak ikerketa abiatu du gertatutakoa argitzeko, eta familiak ere deia egin die istripuari buruzko informazioa eskainiz lagundu dezaketen horiei.