Gizartea -

Trafikoa

64 urteko emakume bat hil da Erandion auto batek harrapatu ostean

Emakumezkoa Gurutzetako Ospitalean zendu da gauerdian. Larri eraman zuten erietxera auto batek harrapatu ondoren. Ertzaintzak ikerketa zabaldu du.

Harrapaketa izan den lekua. EITBren bideo batetik ateratako irudia.
Harrapaketa izan den lekua. EITBren bideo batetik ateratako irudia.
Erandion emakume baten heriotza eragin zuen harrapaketa ikertzen ari da Ertzaintza

0:35

E. G. | EITB Media

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

64 urteko emakume bat hil da gauerdian Gurutzetako Ospitalean (Barakaldo, Bizkaia), atzo arratsaldean auto batek Erandion harrapatu eta larri zauritu ostean. 

Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak eitb.eus-i baieztatu dionez, 20:45 aldera gertatu zen harrapaketa, autoak emakumea harrapatu zuenean Enekuriko errepidean, Bi-604an, Bilboko noranzkoan.

Ertzaintzak ikerketa zabaldu du gertatutakoa argitzeko eta ez du bestelako daturik eman. 

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Trafiko Istripuak Trafikoa Ertzaintza Erandio Bizkaia Gizartea Eguneko albisteak Albisteak Gurutzetako ospitalea Trafiko istripuen biktimak