Gizartea -
BILBO
Karguekin aske geratu da Deustun oinezko bat harrapatu eta hil zuen ibilgailuko gidaria
Gidaria aske dago karguekin, epaiketaren zain. Igande honetan atxilotu zuten ausarkeriaz gidatzea eta zuhurtziagabeko hilketa delitua egotzita.
AGENTZIAK | EITB MEDIA
Karguekin aske geratu da igande arratsaldean Bilbon 57 urteko gizon bat harrapatu eta hil zuen ibilgailuko gidaria.
Istripua 18:30ak aldera gertatu zen, Olaetako Ballets kalean, Deustun, alabarekin ospitalera zihoan bikote baten autoak oinezkoentzako eremua inbaditu zuenean. Bertan, oinezkoa harrapatu eta horma batekin talka egin zuen.
Ausarkeriaz gidatzeagatik eta zuhurtziagabeko hilketa delituagatik atxilotu zuten gizona.
Orain aske dago karguekin, epaiketaren zain.
Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea