Gizartea -

Bilbo

Oinezko bat hil da auto batek harrapatuta Deustuko pasealeku berrian

Ibilgailu bat oinezkoen gunera sartu da, babes-hesiaren hainbat metro aurretik eramanda. Gidaria atxilotu egin dute ausarkeriaz gidatzeagatik eta zuhurtziagabekeriazko giza hilketaren ustezko delitu batengatik.

Istripua izan duen autoak pasealekuaren hormaren kontra jo du.
Istripua izan duen autoak pasealekuaren hormaren kontra jo du.
Gizon bat hil da ibilgailu batek harrapatuta Deustuko pasealeku berrian

0:37

EITB MEDIA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Gizon bat hil da igande arratsaldean Deustuko pasealeku berrian, auto batek harrapatuta. Osasun langileak harrapatutako pertsona salbatzen saiatu dira, baina ez dute lortu, ia momentuan hil baita. Hildakoak 57 urte zituen.

Istripua 18:30ak aldera gertatu da Ballets Olaeta kalean, 14. zenbakiaren parean, Bilboko erdialderako erreian, auto batek oinezkoa harrapatu eta horma bat jo duenean.

Ibilgailuaren barruan, bikote bat eta alaba adingabea zihoazen. Antza denez, larrialdietara zeramaten, Bilboko Udaltzaingoaren arabera.

Istripuaren ondoren, agenteek emakumea bakarrik aurkitu dute ibilgailuan, zaurituta eta ebaki dezenterekin; gidaria, berriz, IMQren ospitalean aurkitu eta identifikatu dute, istripuaren lekutik gertu.

Gizonak negatibo eman du alkohol- eta droga-probetan, eta atxilotu egin dute ausarkeriaz gidatzeagatik eta zuhurtziagabekeriazko giza hilketaren ustezko delitu batengatik.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Trafiko Istripuak Bilbo Gizartea Eguneko albisteak Albisteak Trafiko istripuen biktimak