Gizartea -
Erandio
Asua ibaira eroritako 19 urteko gaztearen heriotza ikertzen jarraitzen du Ertzaintzak
Gertuko merkatal zentro batean ustez lapurreta egin ostean, bertako segurtasun langileengandik ihesean zebilela, ibaira salto egin omen zuen gazteak. Handik hiru ordura haren hilotza aurkitu zuten ibaian.
AGENTZIAK | EITB MEDIA
Asua ibaiara eroritako 19 urteko gazte baten heriotza ikertzen dabil Ertzaintza. Ostiral honetako 19:30ak aldera, argitu gabeko arrazoiengatik, 19 urteko gizonezko bat Asua ibaira bota da, Erandio parean.
Ertzaintzako suhiltzaileak eta urpekariak bilaketa lanetan aritu dira eta, 22:30ak aldera, gaztearen hilotza aurkitu dute.
EITB Mediak jakin ahal izan duenez, gertuko merkatal zentro batean ustez lapurreta egin ostean, bertako segurtasun langileengandik ihesean zebilela, ibaira salto egin omen zuen gazteak.