Gizartea -

Bilbo

19 urteko gazte baten gorpua itsasadarretik atera dute Erandion

EITB Mediak jakin ahal izan duenez, gertuko merkatal zentro batean ustez lapurreta egin ostean, bertako segurtasun langileengandik ihesean zebilela, ibaira salto egin omen zuen gazteak. Ertzaintzak ikerketa abiatu du jazoeraren nondik norakoak argitzeko.

Suhiltzaileak lanean, Bilboko itsasadarrera eroritako gaztearen bila

0:39

AGENTZIAK | EITB MEDIA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Bilboko itsasadarrera eroritako 19 urteko gazte baten gorpua aurkitu dute ostiral gau honetan Erandion, Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak jakinarazi duenez.

Ostiral honetako 19:30ak aldera, argitu gabeko arrazoiengatik, 19 urteko gizonezko bat itsasadarrera bota da, eta orduan bilaketa lanei ekin diete. Ertzaintzako suhiltzaileak eta urpekariak lanean aritu dira eta, 22:30ak aldera, gaztearen hilotza aurkitu dute.

EITB Mediak jakin ahal izan duenez, gertuko merkatal zentro batean ustez lapurreta egin ostean, bertako segurtasun langileengandik ihesean zebilela, ibaira salto egin omen zuen gazteak. 

Ertzaintzak ikerketa abiatu du jazoeraren nondik norakoak argitzeko. 

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Bilbo Ertzaintza Erandio Gizartea Eguneko albisteak Albisteak