Gizartea -

Hezkuntza

Ikasturte berria covid-19aren kontrako neurririk gabe hasiko da EAEn

Lehendakariak Gobernu Kontseiluko bileraren ondotik adierazi duenez, ez da koronabirusaren protokolorik egongo Euskal Autonomia Erkidegoko ikastetxeetan.

Haurrak, eskolan. Argazkia: EFE
Haurrak, eskolan
Haurrak, eskolan. Argazkia: EFE

B. F. | EITB Media

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Ikasturtea covid-19aren kontrako neurririk gabe abiatuko da Euskal Autonomia Erkidegoko ikastetxeetan, Iñigo Urkullu lehendakariak ikasturteko lehen Gobernu Kontseiluko prentsaurrekoan azaldu duenez.

Nafarroan bezala, ikasle, irakasle zein administrazioko langileek normaltasun osoz hasiko dute 2022-2023 eskola urtea.

Urkulluk prentsaurrekoko galderen txandan adierazi duenaren arabera, gaur bertan bidaliko da ikastetxe guztietara irailetik aurrerako jarraibideen gida.

Bertan, orain arteko neurri guztiak bertan behera gelditzen direla azaltzeaz gain, "gizartea oro har zaintzeko neurriak" gogoraraziko ditu Jaurlaritzak. Bada, Hezkuntza eta Osasun Sailek neurri murriztaileak baztertzea erabaki duten arren, pandemiaren aurrean erne egoten jarraitu behar dugula azpimarratu du Urkulluk.

Ikastetxeetara bidaliko den gutunean, Hezkuntza Sailak hainbat gomendio zehaztu ditu: gelak behar bezala aireztatzea, txertaketari buruzko gomendioei kasu egitea, eskuak sarri garbitzea, sintomei adi egotea eta eskolako garraioan maskara erabiltzea (6 urtetik aurrera).

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Euskal Autonomia Erkidegoa Gaixotasunak Gizartea albisteak Albisteak Gaur Gaurko azken ordukoa Hezkuntzako albisteak 2024 Osasun albisteak Koronabirusa olatu berria