Gizartea -

Memoria Historikoa

4.700 desobiratze burutu ditu Aranzadik Begoñako hilerrian

Aranzadi Zientzia Elkartea joan den urrian hasi zen Begoñako hilerrian gorpuak ateratzen, eta hasiera batean aurreikusitakoa baino bost aldiz exhumazio gehiago gauzatu dituztela jakinarazi dute.

Gorpuak hobitik ateratzeko fasea amaituta, ekitaldia egin dute Begoñako hilerrian.Argazkia: Aranzadi
Gorpuak hobitik ateratzeko fasea amaituta, ekitaldia egin dute Begoñako hilerrian.Argazkia: Aranzadi
Gorpuak hobitik ateratzeko fasea amaituta, ekitaldia egin dute Begoñako hilerrian.Argazkia: Aranzadi

AGENTZIAK | EITB MEDIA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Aranzadi Zientzia Elkarteak amaitutzat eman du 'Begoñako Argia' proiektuaren landa-lanak. Joan den urrian hasi ziren gorpuak lurpetik ateratzen Begoñako hilerrian (Bilbo) eta, guztira, 4.700 desobiratze burutu dituzte, hasieran aurreikusitako baino bost aldi gehiago.

Orain, dokumentazio eta analisi lanak abiatuko dituzte. Gorpuak hobitik ateratzeko faseari amaiera emateko, ekitaldi xume eta sinboliko bat egin dute gaur eguerdian Begoñako hilerrian.

Ekitaldian izan dira: Asier Abaunza eta Yolanda Diaz Bilboko Lan eta Osasun eta Kontsumo zinegotziak; Juantxo Agirre Aranzadiko idazkari nagusia; Anartz Ormaza 'Begoñako Argia' proiektuaren koordinatzailea; eta azken hilabeteotan Begoñako hilerrian lanean aritu diren Aranzadiko arkeologoak eta antropologoak

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Bilboko Udala Bilbo Bizkaia Euskal Autonomia Erkidegoa Gizartea Eguneko albisteak Albisteak Frankismoa Memoria Historikoa Aranzadi Zientzia Elkartea Gogora Institutua gaur