Gizartea -

ILARGIRA MISIOA

NASAk Artemis I misioaren jaurtiketa atzeratu du

Mende erdi eta gero, ilargia berriz konkistatzeko programa berrabiaraztekoa zen gaur NASA, baina azkenean, motorretan arazoak dituztela eta atzeratu egin dute.

Artemis I misioaren jaurtiketa atzeratu du NASAk
Artemis I misioaren jaurtiketa atzeratu du NASAk
NASAren Artemisa I misioa, atzeratuta

01:29

eitb media

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

NASAk bertan behera utzi du Artemis I misioaren jaurtiketa. Bertako 08:30ak aldera (Euskal Herriko 14:30ean) zegoen aurreikusita ilargira joateko bidaia hastea Kañaberal Lurmuturretik, Floridan (AEB), baina, akats teknikoak direla eta, aireratzea geldiarazi behar ezin dute.

Orion kapsula gailurrean duen SLS kohete indartsua Kennedy Espazio Zentroko 39B plataforman dago, misioko zuzendariaren argibideen zain.

Espazio agentziak aurretik iragarrita zuen jaurtiketa gaur egin ezean, bigarren eta hirugarren saialdiak irailaren 2an eta 5ean egingo zituela.

Mende erdi eta gero, ilargia berriz konkistatzeko programa berrabiaraztekoa zen gaur NASA espazio agentzia. Gizakia ilargira itzultzeko lehen proba garrantzitsua zen gaurkoa, baina azkenean motorretan arazoak medio, atzeratu egin dute.

Behin jaurtikita, ilargiaren orbitan bueltaka jarriko dute Orion izeneko modulua, tripulaziorik gabe. Misio bera astronautekin egin nahi dute 2024an, eta handik urtebetera, 2025an, gizakia berriz ilargira bidaltzea da asmoa.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Gizartea Eguneko albisteak Albisteak Nasa