Gizartea -
KORONABIRUSA
15 pertsonaraino jaitsi da koronabirusak eragindako hildakoen kopurua
Koronabirusaren adierazleek behera egiten jarraitzen dute Euskadin. 711 positibo izan dira, aurreko astean baino ia 100 pertsona gutxiago.
EITB MEDIA
Azken asteko datuak biltzen dituen azken buletin epidemiologikoan, adierazleek behera egin dute, Euskadin koronabirusaren eraginak hobera egiten jarraitzen duela baieztatuta.
Osasun Sailak jakinarazi duenez, 15 pertsona hil dira, orain dela 7 egun baino 3 gutxiago.
103 ospitaleratze zenbatu dituzte gela arruntetan (joan den astelehenean 156 ziren), eta 9 ZIUetan daude, aurreko astean baino 2 pertsona gutxiago.
Ildo beretik, positiboen kopuruak ere behera egin du, 711, guztira. Aurreko buletinean, 803 kasu positibo izan ziren, ia 100 gehiago. 69,03an kokatzen da 14 eguneko intzidentzia metatuaren tasa 100.000 biztanleko, eta positibotasun tasa % 7,3koa da.
Birusaren birsorkuntza-indizeari dagokionez, 0,89koa da Euskadin; 0,91koa, Araban; 0,87koa, Bizkaian eta 0,91koa, Gipuzkoan.