Gizartea -

Sutea

Suhiltzaileek Bilboko Portuko biodiesel biltegi bateko sutea itzaltzea lortu dute

Segurtasun Saileko iturriek jakitera eman dutenez, biodiesel biltegiko sutea 19:45ak aldera hasi da, beste gasolina-biltegi batetik gertu.

Sutearen ondorioz, ke beltza ikus zitekeen inguruko leku askotatik. Argazkia: EITB MEDIA
Sutearen ondorioz, ke beltza ikus zitekeen inguruko leku askotatik. Argazkia: EITB MEDIA
Bilboko Portuko gasoil-tanga batek su hartu du

2:32

EITB MEDIA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Bilboko Portuko instalazioetako biodiesel biltegi batek su hartu du larunbat arratsaldeko azken orduetan, eta ke beltzezko zutabe handi bat sortu da, kilometro batzuetako distantziatik ikusi ahal izan dena. Tangak 100.000 litro erregai zituen barnean, baina, sutea piztu eta bi ordutara, suhitzaileek garrak itzaltzea lortu dute.

Segurtasun Saileko iturriek jakitera eman dutenez, biodiesel biltegiko sutea 19:45ak aldera hasi da, beste gasolina-biltegi batetik gertu, baina horrek ez du eraginik izan.

Bizkaiko suhiltzaileak gutxira bertaratu egin dira, 21:00ak alderako sua kontrolpean izatea lortu dute eta, ordu erdirako, sugarrak itzalitzat jo dituzte.

Sutearen ondorioz, segurtasun-protokolo guztiak aktibatu dituzte, bai portu barrukoak, bai kanpokoak, eta zirkulazio-etenak egin dituzte A-8 autobidean, N-644 eta N-639 errepideetan eta porturako sarbide guztietan. Dagoeneko zabalik daude.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Suteak Bilboko Portua Gizartea albisteak Prentsa digitalaren azken orduko Albisteak Sua amatatzeko lanen azken ordukoa Erregaiak