Gizartea -

bilboko aste nagusia

Bilbok agur esan dio 2022ko Aste Nagusiari, Marijaiaren erreketarekin

Bederatzi eguneko ospakizunaren ostean, Itziar Lazkano pregoilaria eta Iratxe Palacios txupinera izan ditu lagun Marijaiak, iluntzean itsasadarrean zehar egin duen azken bidaian.

Marijaiaren erretzea. Argazkia: Bilboko Udala
Marijaiaren erretzea. Argazkia: Bilboko Udala
Marijaiaren erreketak amaiera eman dio Bilboko Aste Nagusi jendetsuari

0:44

eitb media

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Bilbok amaiera eman dio gaur Aste Nagusiaren 42. edizioari, ohiko Marijaiaren erreketarekin. Bederatzi eguneko ospakizun eta jaiez betetako jarduera biziaren ondoren, Jaietako Erregina sugarren artean desagertu da, Bilbo Hiriari ohiko erritmoa berreskuratzen uzteko eta datorren urtean berpizteko.

Jaien amaierako "Agur Marijaia" ikuskizun piroteknikoa itsasadarrean egin da, Udaletxeko Zubiaren eta Mesedeetako Zubiaren artean.

21:30ean, Uribitarteko kaian, Pio Barojaren Pantalanaren parean, aurreskua egin zaie Txupinerari eta Pregoilariari. Deustuko Arraun Elkarteko 20 arraunlarik, zuriz jantzita eta Bilboko jaietako zapia soinean zutela, 2022ko Aste Nagusiko Pregoilaria eta Txupinera jaso dituzte, Itziar Lazkano eta Iratxe Palacios, itsasadarreko azken bidaia honetan murgiltzeko.

Marijaia 22:00etan igo da Tomaterara, traineruek atoian eramanda, hiriari eta bilbotarrei agur esateko azken ibilbidean, Mesedeetako zubitik Udaletxeko zubiraino.

Udaletxeko zubira iristean, eta erretzeari ekin baino lehen, Itziar Lazkano pregoilariak Marijaiari eskaini dizkio bere azken hitzak, eta Iratxe Palacios txupinerak amaierako txupina bota du.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Bilboko Udala albisteak Bilboko Aste Nagusia Bilbo albisteak Euskal hiriburuak Zer gertatu da gaur Bizkaian? EAE Gizartea Albisteak Gaur Gaurko azken ordukoa Jaiak