Gizartea -
TRAFIKOA
Auto-ilarak daude Ap-8an Biriatun, Baionako noranzkoan, eta A-1ean Gasteizen, Irunerako bidean
Askorentzat udako oporrak amaierara heldu dira, eta asteburu honetan zehar etxera bueltatuko dira, errepideetan dauden ibilgailu kopurua nabarmen areagotuta.
EITB MEDIA
Segurtasun Sailak jakinarazi duenez, 10 kilometrotako auto-ilarak daude Biriatun, Baionako noranzkoan.
Halaber, Gasteizen, A-1ean, N-622ko lotunean, 8 kilometrotako auto-ilarak zeuden arratsaldeko 16:30ak aldera Irunerako bidean.
Askorentzat udako oporrak amaierara heldu dira, eta asteburu honetan zehar etxera bueltatuko dira, errepideetan dauden ibilgailu kopurua nabarmen areagotuta.
Istripu larria Irunen
Bestalde, 18:20ak aldera, istripu larria jazo da Irun erdialdean; emakume bat hil da motozale batek harrapatuta. Hori dela eta, Gi-636 errepidean zirkulazioa eten dute, bi noranzkoetan.