Gizartea -

Bilboko Aste Nagusia

Ertzaintza tren batean iratzarri zen emakume batek salatutako sexu erasoa ikertzen ari da

Emakumea "ondoezik" esnatu zen Bilbotik kanpo, eta ospitale batera joan zen, zegokion miaketa egin ziezaioten. Bertan, "sexu-eraso batekin bateragarriak diren baldintzak" antzeman zituzten, Josu Erkoreka Segurtasuneko sailburuak azaldu duenez.

Erkorekak baieztatu du tren batean esnatu zen emakume bati egindako sexu-eraso bat ikertzen ari direla

1:08

Agentziak | EITB Media

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Ertzaintza tren batean iratzarri zen emakume bati egindako sexu erasoaren kasu bat ikertzen ari da. Antza denez, trena Bilbotik kanpo zegoenean esnatu zen emakumea, ondoezik, eta ez zuen gogoratzen "goizaldeko zati batean gertatu zenaz", Josu Erkoreka Segurtasuneko sailburuak ostegunean (abuztuak 25) Herri Irratian egindako elkarrizketa batean azaldu duenez. Salaketa asteazkenean baieztatu zuen sailburuak.

Emakumea osasun-zentro batera joan zen, beharrezko azterketa egitera, eta bertan, "sexu-eraso batekin bateragarriak diren baldintzak" antzeman zizkioten, sailburuak kontatu duenez.

Josu Erkorekak aditzera eman duenez orain "gehiago ikertu eta ikerketa sakondu behar da, emakumeak ezin duelako lekukotasunik eman, ez baitu ezer gogoratzen".

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Bilboko Aste Nagusia Bilbo Ertzaintza Indarkeria matxista Gizartea Indarkeria matxistaren biktimak Eguneko albisteak Albisteak Sexu erasoak