Gizartea -
IKERKETA MARTXAN
Bi lagun hil dira Basaurin, landa-sute batean
Arteagoitin jazo da, asteartean. Hildakoak 73 urteko bi gizon dira. Ertzaintza gertakaria ikertzen ari da.
EITB MEDIA
Suhiltzaileek bi hilotz aurkitu zituzten astearte honetan Basaurin, San Miguel auzoan, piztu zen landa-sute batean.
Hildakoak 73 urteko anaiak ziren, eta uztondoak erretzen ari ziren. Segurtasun Sailaren hipotesiaren arabera, suak kontrola galdu zuen.
17:00ak aldera Bizkaiko suhiltzaileak sutearen tokira gerturatu ziren, sugarrak itzaltzeko asmoarekin. Behin bertan, bi gizonen gorpuak aurkitu zituzten.
Bertara joan ziren osasun-langileek bi pertsonak hilak zirela egiaztatu ondoren, gorpuak Bilboko Patologia Forentseko Zerbitzura eraman zituzten. Ertzaintzak ikerketa bat jarri du martxan gertatutakoa argitze aldera.