Gizartea -
Trafikoa Donostian
Nola eragingo du Vueltako bosgarren etapak Donostiako trafikoan asteazkenean?
Lasterketa 13:10 aldera igaroko da Gipuzkoako hiriburutik, eta, beraz, hiriko kale nagusi batzuk erabat itxita egongo dira 12:15etik aurrera eta tropela igaro arte. 13:30ak arte, gutxi gorabehera.
EITB MEDIA
2022ko Espainiako Vueltako bosgarren etapa Irundik abiatuko da asteazken honetan, abuztuak 24. Donostiatik lasterketa 13:10ean igarotzea aurreikusi dute eta hiriko zirkulazioan eragina izango du; izan ere, lasterketaren aurretik eta irauten duen bitartean hainbat kale itxi egingo dituzte.
Lasterketa Buenavistatik iritsiko da Erdialdea eta Kontxa pasealekua igaro ondoren Antiguarantz joango da. Udaletik eskatu dute eragindako inguruetara ez hurbiltzeko eta beste kale batzuetatik barna ibiltzeko.
Zein ordu tartetan izango du lasterketak trafikoan eragina?
12:15etik aurrera eta pelotoia pasa arte, 13:30era, gutxi gorabehera, hiriko hainbat kale itxita egongo dira. Ordu tarte horrek lasterketako gorabeheren ondorioz, aldaketak izan ditzake.
Zer ibilbide egingo du Vueltak Donostian?
Ibilbidea honako hau izango da: Buenavista hiribidea - José Elosegi alkatearen hiribidea- Ategorrieta hiribidea - Nafarroa hiribidea - Zurriola pasealekua - Zurriola zubia - Erregina Erregeordearen kalea - Boulevard - Hernani kalea - Askatasunaren hiribidea - Urbieta – San Martin - Kontxa pasealekua - Zumalakarregi hiribidea - Tolosa hiribidea - Añorga hiribidea... Bilborantz
Lasterketak irauten duen bitartean ezinezkoa izango da ibilbidea zeharkatu edo gurutzatu. Garraio publikoa erabiltzea gomendatzen da.
Zer aldaketa izango dira Dbus-en lineetan?
Zirkulazio-murrizketa horiek guztiek Dbusen zerbitzuen ohiko ibilbide eta geldialdi batzuk aldatzera behartuko dute, Udalak jakinarazi duenez. Autobus-lineek eta geralekuek aldaketa hauek izango dituzte lasterketan zehar:
5-Benta Berri eta 18-Seminarioa:
Bukaerako geltokia Okendo kalean edukiko dute.
- Antiguo alderantz, Okendo kaletik aurrera, kale hauetatik joango da: Bengoetxea, Idiakez, Bergara, Prim, Moraza, Urbieta 58 (geldialdia), Antso Jakituna, Izoztegi, Pio Baroja, Matia kalea eta ohiko ibilbidea egingo dute.
Boulevardeko geltokia, Gipuzkoa Plazakoa, Urbieta 20koa eta Zubieta-San Martingo geltokia kendu egingo dira, eta Okendo kalera eta Urbieta 58ra eramango dira.
-Erdialderantz, Zumalakarregitik (5 linea) edo Mikeleteetatik (18 linea) aurrera, hemendik joango dira: Pio Baroja, Izoztegi, Pio XII, Gernikako Arbola, Foruak, Etxaide eta Okendo.
Ondarretako geltokia, Zubieta Plazakoa, Askatasunaren Hiribidea 31koa, Gipuzkoa Plazako eta Boulevardekoa kenduko dira, eta Esklabetara eta Okendora eramango dira hurrenez hurren.
16-Igeldo: Azken zerbitzua Kanpin alderantz 11:45ean izango da, eta Erdialderantz, berriz, 12:00etan.
12:20etik 13:20era, gutxi gorabehera, zerbitzu bat egongo da Kanpinetik Funikularreraino (Gipuzkoa Plazaren eta Funikularraren artean ez da zerbitzurik egongo, eta tarte honetan dauden geltokiak bertan behera geratuko dira).
25-Benta Berri-Añorga:
Bukaerako geltokia Okendo kalean edukiko du.
- Antiguo alderantz, Okendo kaletik aurrera, kale hauetatik joango da: Bengoetxea, Idiakez, Bergara, Prim, Moraza, Urbieta 58 (geldialdia), Antso Jakituna, Izoztegi, Pio Baroja, Matia kalea, R.M. Azkue, Zarautz Hiribidea, eta autobiderantz sartuko da Belartzara iristeko. Bigarren biribilgunean egingo du bukaerako geldialdia (Porcelanosaren eraikina). Boulevardeko geltokia, Urbieta 20koa eta Zubieta-San Martingoa Okendora eta Urbieta 58ra eramango dira. Zumalakarregi Hiribideko eta Tolosa Hiribideko geltokiak Matia kalera, Benta Berri Plazara, R. M. Azkuera eta Zarautz Hiribidera eramango dira.
Tolosa Hiribideko 138tik Errotazar-Amasorrainera arteko geltokietan ez da zerbitzurik egongo.
-Erdialderantz: Belartza Poligonotik irten eta gero autobidea hartuko du Amerika Plazarantz. Gero, Zumalakarregi, Pio Baroja, Izoztegi, Pio XII.a, Gernikako Arbola, Foruak, Etxaide eta Okendotik jarraituko du.
Errekaldetik eta Añorga Txikira arteko geltokiak kenduko dira. Ondarretako geltokia, Zubieta Plazakoa, Askatasunaren Hiribidea 31koa eta Boulevardekoa Esklabetara eta Okendora eramango dira hurrenez hurren.
19-Aiete-Bera Bera:
Bukaerako geltokia Urbieta 38an edukiko du.
- Aiete alderantz: Urbieta 38tik aurrera Larramendi kaletik joango da, ohiko ibilbidea egiten.
Gipuzkoa Plaza-Peñafloridako eta Urbieta 6ko geltokiak kenduko dira. Urbieta 38ra eramango dira.
- Erdialderantz: Aldapeta-San Bartolometik joango da. Easo 27ko geltokia, Okendo 11koa eta Gipuzkoa Plaza-Peñafloridakoa kenduko dira, eta Urbieta 38ra eramango dira.
21-Mutualitateak-Anoeta, 26-Amara-Martutene, 28-Amara-Ospitaleak:
Bukaerako geltokia Okendo kalean edukiko dute.
- Amara alderantz: Okendo kaletik aurrera kale hauetatik joango dira: Bengoetxea, Idiakez, Bergara, Prim eta Moraza; eta gero ohiko ibilbidea egiten jarraituko dute Urbieta 58ko geltokitik aurrera.
Boulevardeko eta Urbieta 6-12ko geltokiak kenduko dira. Okendora eta Urbieta 58ra eramango dira.
- Erdialderantz: Antso Jakitunetik aurrera jiratu eta Luca de Tenatik, Gernikako Arbolatik, Foruetatik (17 linearen geldialdiak egingo dituzte), Etxaidetik eta Okendotik joango da.
Antso Jakituna 11ko geltokia, Easo Plazakoa, Easo 19koa eta Boulevardekoak kenduko dira. Foru Pasealekura (17 linearen geltokiak) eramango dira.
13-Altza:
- Erdialderantz, Herrerako Pasealekutik leku hauetatik joango da: Garbera, Intxaurrondo, Mons Pasealekua, Kotxetegiak, Zubiaurre Pasealekua, Jaialaiko tunela, Ategorrieta Hiribidea, Galtzara Nagusia eta Colón Pasealekura helduko da. Herreratik Jaialaira arteko geltokiak Renfek Herreran duen tren geralekura eramango dira edo Zubiaurre Pasealekura (8L-29L). Nafarroa Hiribideko eta Kursaaleko geltokiak Ategorrieta Hiribideko 31ra, Galtzara Nagusira eta Colón Pasealekura eramango dira.
* 13-Altza-Buenavista: 13-ALTZA linearen ohiko ibilbide bera, ez da Buenavistatik jaitsiko eta solik Colón Pasealekuraino iritsiko da. Kasareseko Pasealekuko eta Escalerillaseko geltokietan ez da zerbitzurik egongo.
- Altza alderantz: Colón Pasealekura iritsiko da bakarrik. Hasierako geltokia Mirakruzen izango da. Mirakruzetik, Jaialaiko tunelera, Zubiaurrera, Kotxetegietara, Sibilia Pasealekura eta Beharkoko biribilgunera, eta handik Garberako biribilgunera, Saihesbidera eta Txingurriko bide berriraino. Gero, Herrera Pasealekutik gora egingo du eta ohiko ibilbidea egiten jarraituko du.
Jaialaitik Mirakruz Gainera arteko geltokiak Jaialaira eramango dira, eta Mirakruz Gainetik Herrera bitartekoak Herrera Pasealekuko 20ra. Boulevardeko eta Askatasunaren Hiribidea 21eko geltokiak Mirakruzera eramango dira.
* 13-Altza-Buenavista: 13-ALTZA linearen ohiko ibilbide bera; ez doa Buenavistatik.
14-Bidebieta:
- Erdialderantz: Juan XXIII kalean geldialdia egin ondoren, Trintxerperantz hartuko du, Saihesbidearen bide berritik Garberarantz eta Intxaurrondorantz joateko; gero Sibiliara, Mons Pasealekura, Kotxetegietara, Zubiaurre Pasealekura, Jaialaiko tunelera, Ategorrieta Hiribidera eta Galtzara Nagusira joango da eta Colón Pasealekura helduko da.
Elosegi 22ko geltokia Juan XXIII kalera eramango da, eta Mirakruz Gainetik Jaialaira artekoak Zubiarre Pasealekura (8-29 lineak). Kursaaleko geltokia Colónera eramango da.
- Bidebieta alderantz: Colón Pasealekura iritsiko da bakarrik. Hasierako geltokia Mirakruzen izango da. Mirakruzetik, Jaialaiko tunelera, Zubiaurrera, Kotxetegietara, Sibilia Pasealekura eta Beharkoko biribilgunera joango da, eta handik Garberako biribilguneraino, gero Saihesbidea hartzeko Trintxerperantz, eta azkenean Bidebietara eta Bidebietako geltokietara joango da.
Gipuzkoa Plazako eta Askatasunaren Hiribidea 7ko geltokiak Mirakruzera eramango dira. Jaialaitik Kontadoresera arteko geltokiak Jaialaira eramango dira.
29-Hego Intxaurrondo Sur:
Hasierako geltokia Mirakruzen izango da. Puntu horretatik aurrera Mirakruz kaletik joango dira, eta Jaialaiko tunelera heldu baino lehen geldialdia egingo du, eta Zubiaurre Pasealekutik jarraituko du eta, ondoren, Kotxetegietatik aurrera ohiko ibilbidea egiten jarraituko du. Kursaaleko geltokia, Boulevardekoa, Askatasunaren Hiribidekoa, Jaialaikoa eta Fernando Sasiainekoa kenduko dira. Mirakruzen eta Jaialaiko tunelera heldu baino lehen geldialdiak egingo ditu.
8-Gros-Intxaurrondo:
Colón Pasealekura iritsiko da bakarrik. Hasierako geltokia Mirakruz-Pinudia izango da (29 linearen geltokia). Puntu horretatik aurrera Mirakruzetik joango da, Jaialaiko tuneleraino (29 linearen geldialdiak) Maestro Arbosetik aurrera ohiko ibilbidea egingo du.
Askatasunaren Hiribideko geltokia, Boulevardekoa, Iparragirrekoa, Zurriolakoa eta Nafarroa Hiribidekoak kenduko dira. Mirakruzera eramango dira.
• 9-Egia-Intxaurrondo:
Bukaerako geltokia Askatasunaren Hiribideko 3an edukiko du, eta hara iritsiko da itzulerako ibilbidea aldatu ondoren, Iztuetatik, eta Frantzia Pasealekutik, Maria Cristina Zubitik, Foruetatik eta Etxaidetik bueltatuta.
Euskadi Plazako geltokia, Askatasunaren Hiribidekoa eta Boulevardekoa kenduko dira, eta Askatasunaren Hiribideko 3ra eramango dira.
42-Aldapa-Egia:
Bukaerako geltokia Askatasunaren Hiribideko 3an edukiko du, eta hara iritsiko da itzulerako ibilbidea aldatu ondoren, Galtzara Nagusitik, Colón Pasealekutik, Euskadi Plazatik, Frantzia Pasealekutik, Maria Cristina Zubitik, Foruetatik eta Etxaidetik.
Kursaaleko geltokia, Boulevardekoa eta Askatasunaren Hiribidekoa kenduko dira, eta Askatasunaren Hiribideko 3ra eramango dira.
17-Gros-Amara-Miramon:
Ezingo da Iparragirretik eta Zurriolatik ibili.
Gros alderantz, Mirakruzetik (31 linearen geldialdiak egingo ditu), Zubiaurre, itzulia Kotxetegietan, Mons Pasealekua, Zubiaurre eta azken geltokia Ategorrieta 31n. Iparragirreko geltokia, Zurriolakoa, Nafarroa Hiribidekoak eta Jaialaikoa kenduko dira.
Mirakruzera eta Ategorrieta 31ra eramango dira.
24-Altza-Gros-Antiguo:
- Erdialderantz: Herrerako Pasealekutik Txingurrirantz, Garberarantz eta Intxaurrondorantz irtengo da; gero Sibiliara, Mons Pasealekura, Kotxetegietara, Zubiaurre Pasealekura, Jaialaiko tunelera, Ategorrieta Hiribidera eta Galtzara Nagusira joango da eta Colón Pasealekura helduko da, handik bere ibilbidea egiten jarraitzeko. Herreratik Jaialaira arteko geltokiak Renfek Herreran duen tren geralekura eramango dira edo Zubiaurre Pasealekura (8 eta 29 lineen geldialdiak egingo ditu). Nafarroa Hiribideko geltokiak Ategorrieta Hiribideko 31ra eta Galtzara Nagusira eramango dira. - Altza alderantz: ohiko ibilbidea.
27-Altza-Intxaurrondo-Antiguo:
- Antiguo alderantz: Pio Barojatik, Matia kaletik, R.M. Azkuetik eta Zarautz Hiribidetik joango da, Amerika Plazaraino, eta handik ohiko ibilbidea egiten jarraituko du. Zumalakarregi 10eko geltokia, Antiguoko Anbulatoriokoa, Irakasle Eskolakoa, Unibertsitatekoa, Tolosa 112 eta Tolosa 138koak kenduko dira eta Matiara, Benta Berrira, R.M. Azkuera eta Zarautz Hiribidera eramango dira.
- Altza alderantz: Baskonia Plazatik aurrera 13-ALTZA linearen ohiko ibilbide bera egingo du. Jaialaitik Mirakruz Gainera arteko geltokiak Jaialaira eramango dira. Eta Mirakruz Gainetik Herrerara artekoak Herrera Pasealekuko 20ra eramango dira.
31-Intxaurrondo-Ospitaleak-Altza:
- Intxaurrondo alderantz: Aldapetatik San Bartolomera sartuko da (Urbieta 38an jaisteko geltokia), gero Mendeurrenera, Parkera, Gernikako Arbolara, Foruetara, Etxaidera eta Askatasunaren Hiribidea 3ra joango da, eta handik ohiko ibilbide egiten jarraituko du.
Easo 27ko geltokia kenduko da eta Askatasunaren Hiribidea 3ra eramango da.
- Aiete alderantz: Zubiaurre Pasealekuko biribilgunean buelta emango du eta Zubiaurre Pasealekutik Jaialairantz bueltatuko da, eta gero Galtzara Handitik, Colón Pasealekutik (geldialdia), Frantzia Pasealekutik (Iparreko Geltokian geldialdia), Lehendakari Agirre Zubitik, Pio XII.etik, Antso Jakitunetik eta Easotik joango da. Gero, Lizarra kalean bira egingo du (geldialdia behin-behineko zutoinean) eta Aldapetatik ohiko ibilbidea egiten jarraituko du.
Mirakruz Gainetik Jaialaira arteko geltokiak Zubiaurreko Pasealekura eramango dira (8 eta 29 lineen geldialdiak egingo ditu). Nafarroa Hiribideko eta Kursaaleko geltokiak Ategorrieta Hiribideko 31ra, Galtzara Nagusira eta Colón Pasealekura eramango dira. Boulevardeko geltokia, Urbieta 6koa eta Larramendikoa, berriz, Iparreko Geltokira eta Lizarra kalearen hasierara eramango dira.
33-Larratxo-Intx.-Antiguo-Berio:
- Antiguo alderantz: Mons Pasealekutik, Kotxetegietatik, Zubiaurre Pasealekutik, Jaialaiko tuneletik, Ategorrieta Hiribidetik eta Galtzara Nagusitik joango da, Colón Pasealekuraino, eta gero Frantzia Pasealekutik, Iparreko Geltokitik (geldialdia), F.G. Lorcatik, Urumea Pasealekutik, Lehendakari Agirre Zubitik, Pio XII.etik, Izoztegitik, Pio Barojatik, Matia kaletik, R.M. Azkuetik eta Zarautz Hiribidetik (5 linearen geldialdiak) Loreara iritsi arte, eta han ibilbide bukaerako geldialdia egingo du, Ibaetako biribilgunean.
Ategorrieta 65eko eta 41eko geltokiak Ategorrieta 31ra eramango dira. Askatasunaren Hiribidea 18ko geltokia, Urbieta 20koa eta Zubieta-San Martingoa, berriz, Colón Pasealekura edo Iparreko Geltokira eramango dira. Zumalakarregi 10eko geltokia, Antiguoko Anbulatoriokoa eta Irakasle Eskolakoa Matia kalera, Benta Berrira, R.M. Azkuera eta Zarautz Hiribidera eramango dira. Berioko geltokietan ez da zerbitzurik egongo.
- Larratxo alderantz: Ibaetako biribilgunetik aurrera ohiko ibilbidea egingo du Ondarretaraino, eta gero Pio Barojatik, Izoztegitik, Pio XII.etik, Gernikako Arbolatik, Foruetatik, Etxaidetik eta Askatasunaren Hiribidea 3tik desbideratuko da. Mirakruz kaletik, Jaialaiko tuneletik, Zubiaurre Pasealekutik eta Fernando Sasiainetik jarraituko du, eta bere ibilbidea egiten jarraituko du. Berioko geltokietan ez da zerbitzurik egongo.
Zubieta Plazako eta Askatasunaren Hiribidea 21eko geltokiak kenduko dira, eta Askatasunaren Hiribidea 3ra eramango dira. Fernando Sasiaineko geltokia, berriz, Dbusen Kotxetegiak geltokira eramango da.
40-Gros-Antiguo-Igara:
Hasierako geltokia Ategorrieta 31n.
- Igara alderantz: Colón Pasealekura iristean, Frantzia Pasealekutik, Iparreko Geltokitik (geldialdia), F.G. Lorcatik, Urumea Pasealekutik, Lehendakari Agirre Zubitik, Pio XII.etik, Izoztegitik, Pio Barojatik, Matia kaletik, R.M. Azkuetik eta Zarautz Hiribidetik (5 linearen geldialdiak egingo ditu) Loreara iritsi arte, eta han ibilbide bukaerako geldialdia egingo du, Ibaetako biribilgunean.
Ategorrieta 65eko eta 41eko geltokiak Ategorrieta 31ra eramango dira. Askatasunaren Hiribidea 18ko geltokia, Urbieta 20koa eta Zubieta-San Martingoa berriz, Colón Pasealekura edo Iparreko Geltokira eramango dira. Zumalakarregi 10eko geltokia, Antiguoko Anbulatoriokoa eta Irakasle Eskolakoa Matia kalera, Benta Berrira, R.M. Azkuera eta Zarautz Hiribidera eramango dira. Igarako geltokietan ez da zerbitzurik egongo.
- Gros alderantz: Ibaetako biribilgunetik aurrera ohiko ibilbidea egingo du Ondarretaraino, eta gero Pio Barojatik, Izoztegitik, Pio XII.etik, Gernikako Arbolatik, Foruetatik, Etxaidetik eta Askatasunaren Hiribidea 3tik desbideratuko da. Mirakruz kaletik jarraituko du, eta gero Jaialaiko tuneletik, Zubiaurre Pasealekutik eta Fernando Sasiainetik, eta gero Kotxetegien kanpoaldetik buelta eman eta Monsetik eta Zubiaurretik joango da, eta Ategorrieta 31n aterako da. Igarako geltokietan ez da zerbitzurik egongo. Zubieta Plazako eta Askatasunaren Hiribidea 19ko geltokiak kenduko dira, eta Askatasunaren Hiribidea 3ra eramango dira. Iparragirreko geltokia, Zurriolakoa eta Nafarroa Hiribidekoak, berriz, Colón Pasealekura edo Ategorrieta 31ra eramango dira.
35-Arriola-Antiguo-Aiete-Ospitaleak:
Arriolako zerbitzua:
- Arriola alderantz: Pio Barojatik, Matia kaletik, R.M.Azkuetik eta Zarautz Hiribidetik joango da, eta bukaerako geldialdia Europa Plazan egingo du. Zumalakarregi 10eko geltokia, Antiguoko Anbulatoriokoa eta Irakasle Eskolakoa Matia kalera, Benta Berrira eta R.M. Azkuera eramango dira. Julianategiko geltokian, Elhuyar Plazakoan eta Arriolako guztietan ez da zerbitzurik egongo.
- Ospitaleetarantz: ohiko ibilbidea Europa Plazatik.
Tolosa Hiribideko/Matiako zerbitzua:
- Tolosa Hiribiderantz/Matiarantz: Pio Barojatik, Matia kaletik, R.M. Azkuetik eta Zarautz Hiribidetik joango da, eta Amerika Plazatik aurrera bere ibilbidea egingo du. Zumalakarregiko geltokia, Antiguoko Anbulatoriokoa, Irakasle Eskolakoa, Unibertsitatekoa eta Tolosa 112koa Matiara, Benta Berrira, R.M. Azkuera eta Zarautz Hiribidera eramango dira. Tolosa Hiribidea 138ko geltokia, berriz, Amerika Plazara eramango da.
- Ospitaleetarantz: ohiko ibilbidea Amerika Plazatik.
36-San Roke-Aldakonea:
- Matia alderantz: Iztuetako biaduktutik Frantzia Pasealekurantz egingo du bira (Iparreko Geltokian geldituko da), eta handik Maria Cristina Zubira, Prim kalera, Moraza kalera, Urbietara, Pedro Egañara, Easora eta San Bartolomera, eta Urbieta 38an bere ibilbidea egiten jarraituko du. Euskadi Plazako geltokia, Askatasunaren Hiribidea 20koa eta Urbieta kalea 12koa kenduko dira, eta Iparreko geltokira eta Urbieta 38ra eramango dira.
- Aldakonearantz: Easo Plazatik aurrera Morazatik, Urbietatik, Mendeurrenetik, Parketik, Gernikako Arbolatik, Foruetatik, Etxaidetik eta Askatasunaren Hiribidea 3tik (geldialdia) joango da, eta ohiko ibilbidea egiten jarraituko du gero. Easo 27ko geltokia eta Askatasunaren Hiribidea 19koa kenduko dira eta Askatasunaren Hiribidea 3ra eramango dira.
37-Rodil-Zorroaga:
Hasierako geltokia Kotxetegietan-Monsen, Kotxetegien ondoan.
Txirrindulari Itzulia Ategorrietatik pasatuko dela eta, ezin izango ditu Rodileko ibilbideak eta geldialdiak egin.
- Zorroaga alderantz: Kotxetegietatik-Monsetik Zubiaurre Pasealekura jaitsiko da, gero Ategorrieta Hiribidera eta Galtzara Handira eta handik Colón Pasealekuraino. Iparreko Geltokitik jarraituko du eta ohiko ibilbidea egiten jarraituko du.
Rodileko geltokietan ez da zerbitzurik egongo. Nafarroa Hiribideko geltokiak, Kursaalekoa, Gipuzkoa Plazakoa eta Askatasunaren Hiribidea 7koa Colón Pasealekura eta Iparreko Geltokira eramango dira.
- Ategorrieta alderantz: Antso Jakitunetik aurrera jiratu eta Luca de Tenatik, Gernikako Arbolatik, Foruetatik (17 linearen geldialdiak egingo ditu), Etxaidetik, Okendotik eta Askatasunaren Hiribidea 3tik (geldialdia) joango da. Gero, bere ibilbidea hartuko du berriro eta Mirakruzetik joango da Jaialaiko tuneleraino (31 linearen geltokia), eta Zubiaurre Pasealekutik Fernando Sasiainera sartuko da Kotxetegietako-Monseko geltokiraino.
Easo Plazako geltokia, Easo 27koa eta Askatasunaren Hiribidea 21ekoa kenduko dira, eta Foruen Pasealekura eta Askatasunaren Hiribideko 3ra eramango dira. Jaialaikoan eta Fernando Sasiainekoan ez da zerbitzurik egongo. Kotxetegietako Monseko geltokian geldialdia egingo du.
38-Altza-Trintxerpe-Molinao:
- Molinaorantz doala: Juan XXIII-an geldialdia egin ondoren Saihesbidera joango da eta Garberako biribilgunetik Larratxon sartuko da ohiko ibilbidearekin jarraitzeko. Santa Barbarara heltzerakoan, ez du Buenavistatik behera egingo eta Darietarantz jarraituko du Berrako biribilguneraino.
Buenavistako, Eskalantegiko eta Molinaoko geltokiak zerbitzurik gabe geldituko dira. Elosegi 111ko geltokia, Elosegi 127koa, San Luisekoa eta Txingurri 8koa ere kenduko dira.
- Trintxerperantz doala: Berrako biribilgunetik ohiko ibilbidearekin jarraituko du. Larratxora heltzerakoan, Garberako biribilgunetik gora egingo du, Saihesbidetik Pasai San Pedroko biribilgunera irteteko eta ohiko ibilbidea hartuko du berrito Trintxerpe aldetik. Kontadoreseko biribilgunetik San Luis Plazara arteko geltokiak kenduko dira, noranzko bietan.
41-Gros-Egia-Martutene:
Hasierako geltokia Jaialaiko tunelaren ondoan izango da. Ezingo da Iparragirretik eta Nafarroa Hiribidetik ibili. Euskadi Plazatik aurrera Mirakruzetik jarraituko du (31 linearen geldialdiak egingo ditu). Jaialaiko tuneletik, Zubiaurretik eta Fernando Sasiainetik sartuko da. Iparragirreko Geltokia, Zurriolakoa, Nafarroa Hiribidekoak eta Fernando Sasiainekoa kenduko dira. Mirakruzean eta Jaialaiko tunelaren ondoan egingo ditu geldialdiak.
45-Estaciones Renfe-Bus Geltokiak-Antiguo-Aiete:
- Aiete alderantz: F.G. Lorcatik joango da, eta gero Urumea Pasealekutik, Lehendakari Agirre Zubitik, Pio XII.etik, Izoztegitik, Pio Barojatik, Matiatik, R.M. Azkuetik eta Zarautz Hiribidetik (5 linearen geldialdiak egingo ditu), eta gero, Amerika Plazatik aurrera, bere ibilbidea egingo du.
Askatasunaren Hiribidea 18ko geltokia, Zubieta 14koa* eta Zubieta-San Martingoa Iparreko Geltokira eramango dira. Zumalakarregi 10eko geltokia, Antiguoko Anbulatoriokoa, Irakasle Eskolakoa, Unibertsitatekoa eta Tolosa Hiribidekoa Matiara, Benta Berrira, R.M. Azkuera eta Zarautz Hiribidera eramango dira. - Geltokien alderantz: Zumalakarregitik, Pio Barojatik gora egingo du, eta gero Izoztegitik, Pio XII.era, Gernikako Arbolara eta Foruetara (17 linearen geldialdiak egingo ditu) joango da, eta Iparreko Geltokirantz jarraituko du.
Ondarretako geltokia kenduko da eta Esklabetara eramango da. San Martin 57ko geltokia eta Askatasunaren Hiribidea 31ekoa Foruetara (17 linearen geldialdiak) eta Iparreko Geltokira eramango dira.
46-San Antonio-Morlans:
12:10etik 13:10era gutxi gorabehera San Antonio-Montesol aldean ez da zerbitzurik egongo.
- Morlans alderantz, Colón pasealekutik aurrera ondorengo ibilbidea egingo du: Frantzia P., Iparreko Geltokia, Prim, Moraza eta Urbietan ohiko ibilbidea berreskuratuko du. Askatasunaren Hiribidea 20ko geltokia, Urbieta 12koa eta Urbieta 38koa kenduko dira. Colónera eta Mendeurrenera eramango dira.
- San Antonio alderantz: ohiko ibilbidea.
TB6-Taxibus-Ulia:
12:15etik 13:15era gutxi gorabehera zerbitzurik gabe geratuko da.