Gizartea -

Trafikoa

Zortzi bidaiari, horietako bat maletategian, zeramatzan auto bat gelditu du Guardia Zibilak Azagran

Ohiko kontrol batean, agenteek modu arraroan eta gehiegizko pisuarekin zihoan ibilgailu bat geldiarazi zuten, eta egiaztatu zuten 8 pertsona zihoazela 5 plazako ibilgailu batean, tartean atxikitzeko sistemarik gabe zihoan haurtxo bat.

Bidaiarietako bat maletategian ezkutatuta zihoan. Argazkia: Nafarroako Guardia Zibila
Bidaiarietako bat maletategian ezkutatuta zihoan. Argazkia: Nafarroako Guardia Zibila
Bidaiarietako bat maletategian ezkutatuta zihoan. Argazkia: Nafarroako Guardia Zibila

Agentziak | EITB Media

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Nafarroako Guardia Zibileko agenteek ibilgailu bat gelditu dute ohiko kontrol batean, bosten tokian zortzi pertsona zihoazela, horietako bat maletategian. 

Institutu Armatuak ohar batean azaldu duenez, herritarren segurtasunerako ohiko kontrol batean gelditu zuten autoa, arraro eta gehiegizko pisuarekin zihoala sumatuta. Ibilgailua gelditzean eta bidaiariei beharrezko egiaztapenak egitean, bost eserleku izanda, zortzi pertsona zihoazela egiaztatu zuten. 

Bi lagun zihoazen aurreko eserlekuetan eta bost atzekoetan, tartean atxikitzeko inolako sistemarik gabe zihoan haurtxo bat; gainera, zortzigarren pertsona bat ezkutatuta zihoan maletategian. 

Bidaiarietako batek, 22 urteko gizona, Montijoko (Badajoz) Epaitegi baten bilaketa, atxilotze eta bertaratze aginduak zituen. Hori dela eta, atxilotu eta epailearen esku utzi zuten.

Gainera, gidariari ez zioten bidaiarekin jarraitzen utzi gehiegizko bidaiari kopuruaren arazoa konpondu arte.

Horregatik, ibilgailuaren gidaria administrazio-zehapena jartzeko proposatu da, ibilgailu motorduna ausarkeriaz gidatzeagatik.

Iturri berberek azaldu dutenez, ausarkeriaz gidatzea arau-hauste oso larritzat jotzen du Bide Segurtasunari buruzko Legeak; 500 euroko isuna eta gidabaimenean sei puntu kentzea dakar. 

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Trafikoa Nafarroa Delituak Gizartea Eguneko albisteak Albisteak