Gizartea -
EUSKAL KAZETARIA
Poloniako auzitegi batek Pablo Gonzalezen behin-behineko espetxealdia luzatu du
Gonzalo Boye Pablo Gonzalezen abokatuak defendatu du Poloniak kazetariaren behin-behineko espetxealdia luzatzen jarraitzen duela ez duelako beraren aurkako frogarik.
EITB MEDIA
Poloniako Przemysleko auzitegiak Pablo Gonzalezen behin-behineko espetxealdia beste hiru hilabetez luzatu du, joan den astean Poloniako Fiskaltzak egindako eskaerari men eginda.
Auzitegia bat etorri da Fiskaltzak aurkeztutako ia premisa gehienekin. Fiskaltzaren arabera, espetxealdiaren arrazoiak dira "prozedura-iruzurraren ondoriozko arrazoizko kezka; ezkutatzeko edo ihes egiteko beldurra; eta, kondenatua izatekotan, Gonzalezek zigor handiagoa jasotzeko arriskua".
Gonzalo Boye Pablo Gonzalezen abokatuak defendatu du Poloniak kazetariaren behin-behineko espetxealdia luzatzen jarraitzen duela ez duelako frogarik mahai gainean.
Gonzalez otsailaren 28an atxilotu zuen Poloniako Barneko Segurtasun Agentziak, Errusiako inteligentzia militarrerako lan egiten zuela egotzita. 177 egun daramatza kartzelan.