Gizartea -

INDARKERIA MATXISTA

Ziztada bat jaso izana salatu du emakume batek Atharratzeko festetan

Ziztada jaso eta gero ondoezik sentitu da emakumea. Abisua eman eta Oloroe-Donamariako erietxera eraman dute.

Atharratze sarrerako kartela, EITB Mediaren bideo batetik hartuta.
Atharratze sarrerako kartela, EITB Mediaren bideo batetik hartuta.
Atharratze sarrerako kartela, EITB Mediaren bideo batetik hartuta.

EITB MEDIA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Emakume batek ziztada jaso izana salatu du bart, Atharratzeko festen testuinguruan, Zuberoan.

Auzapezak kontatu duenez, "emakume gazte batek erredura bat sentitu du besoan, sorbalda eta ukondo artean. Hasiera batean zigarro batekin egindako erredura izan zitekeela pentsatu zuen, baina besoa gogortzen hasi zitzaion eta besoa aztertutakoan, orratz baten sarrera puntua izan daitekeena ikusi zuen".

Emakumea ondoezik sentitzen hasi zen eta Oloroe-Donamariako ospitaleko larrialdietara eraman zuten.

Gendarmeriak ikerketa ireki du gertatua argitzeko.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Indarkeria matxista Iparraldea bideoak Maule argazkiak Gizartea Emakumeen kontrako tratu txarren salaketak Eguneko albisteak Gaurko azken orduko albistea Zuberoa azken ordukoa