Gizartea -

Bilbo

Bost emakumek ziztadak salatu dituzte Aste Nagusiko lehen gauean

Horietako bik jo du Ertzaintzarengana salaketak jartzera aurrean, eta beste batek Udaltzaingoarengana. Biktimen artean ez dago adin txikikorik.

Ertzaintza eta Udaltzaingoa bost ziztada kasu ikertzen ari dira Bilbon; horietatik hiruk salaketa jarri dute

01:15

I.G. | eitb media

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Bost emakumek ziztadak jasan izana salatu dute Bilboko Aste Nagusiko lehen gauean.

EITB MEDIAk jakin ahal izan duenez, bik salaketak jarri dituzte Ertzaintzaren aurrean, eta beste batek Udaltzaingoaren bulegoetan. Espero da beste biek hurrengo orduetan aurkeztea.

Erasook txosnagunean izan dira, eta biktimen artean ez dago adin txikikorik.

Jaia lehertu zen atzo hiriburu bilbotarrean, Marijaiarekin batera txupinazoa bota ostean, pandemiak eragindako bi urteko geldialdiaren ondotik.

Ertzaintzak ez du baztertzen salaketa berriak izatea hurrengo orduetan.

Juan Mari Aburto hiriko alkateak, bere aldetik, adierazi du emakumeak "libre eta festaz gozatzeko prest sentitu behar direla, eta ez txororen bat ideia txarrez etortzeko adi".  Alkateak gaineratu duenez, "gizarte osoak parte hartu behar du emakumeen askatasun eta segurtasun sentipen hori bultzatzeko".

ZURE INTERESEKOA IZAN LITEKE: Zer egin sumisio kimikoaren biktima edo kasu baten lekuko izan bazara?

ZURE INTERESEKOA IZAN LITEKE: Kontzertuguneetan lau puntu more paratu ditu Bilboko Udalak

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Bilboko Aste Nagusia Bilbo Ertzaintza Delituak Gizartea Indarkeria matxistaren biktimak Eguneko albisteak Albisteak Matxismoa Ziztadak jaietan