Gizartea -
ISTRIPUA
80 urteko gizon bat hil da auto batek zapalduta Arbizuko tailer batean
Nafarroako Gobernuak ez du zehaztu gizona autoa bere gainean jausi delako hil den, edo ibilgailua aurkitzen zen jasogailua jaitsi egin delako.
AGENTZIAK | EITB MEDIA
80 urteko gizon bat hil da auto batek zapalduta Arbizuko poligono industrialeko tailer batean ostiral honetan 10:56ak aldera.
Nafarroako Gobernuaren arabera, kotxeak gizona zapaldu du, baina ez dute zehaztu gertaera nola izan den; autoa gizonaren gainean jausi delako edo ibilgailua aurkitzen zen jasogailua jaitsi egin delako.
Tailerrera Altsasuko Suhiltzaileak, mediku talde bat eta helikoptero bat gerturatu dira. Medikuak erreanimazio lanetan hasi dira, baina gizona bertan hil egin da.
Foruzaingoko agenteek ezbeharra ikertzen ari dira, eta Gorpua Nafarroako Medikuntza Legaleko Institutura eraman dute, bertan autopsia egiteko.
Hasiera batean lan-istripu bat izan zitekeela pentsatu arren, hildakoak ez zuen tailer horretan lan egiten.