Gizartea -
EUSKAL KAZETARIA
Poloniako Fiskaltzak Pablo Gonzalezen atxiloketa luzatzea eskatu du
Fiskaltzak adierazi du eskaeraren arrazoiak direla "prozedura-iruzurraren ondoriozko arrazoizko kezka; ezkutatzeko edo ihes egiteko beldurra; eta, kondenatua izatekotan, Gonzalezek zigor handiagoa jasotzeko arriskua".
AGENTZIAK | EITB MEDIA
Poloniako Fiskaltzak Pablo Gonzalez euskal kazetariaren behin-behineko espetxeratzea luzatzea eskatu du. Eskaera hori Przemysleko tribunalak aztertuko du abuztuaren 23an.
Fiskaltzak adierazi du eskaeraren arrazoiak direla "prozedura-iruzurraren ondoriozko arrazoizko kezka; ezkutatzeko edo ihes egiteko beldurra; eta, kondenatua izatekotan, Gonzalezek zigor handiagoa jasotzeko arriskua".
Gonzalez kazetaria otsailaren 28an atxilotu zuen Poloniako Barneko Segurtasun Agentziak, Errusiako inteligentzia militarrerako lan egiten zuela egotzita.