Gizartea -
NAFARROA
Gizon batek 30.000 euro lapurtu ditu Lekunberriko banku batean
Lapurrak sukurtsalean zegoen langile bati mehatxu egin zion pistola txiki batekin. Gizonaren bila ari dira.
AGENTZIAK | EITB MEDIA
Gizon batek 30.000 euro lapurtu zituen asteazken honetan Lekunberriko (Nafarroa) banku batean, 13:52ak aldera.
Gizona sukurtsalera sartu, eta bertan zegoen langile bati mehatxu egin zion pistola txiki batekin.
Lapurrak langile horren eskuak lotu zituen, eta 30.000 euro hartu zituen. Ondoren, tokitik alde egin zuen, eta, orain, bere bila ari dira.
Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea