Gizartea -

IPARRALDE

Miarritzeko, Bidarteko eta Angeluko hondartzak ireki dituzte, kutsaduraren ondorioz itxita egon ondoren

Hendaia eta Donibane Lohizune bitarteko hondartzek itxita jarraitzen dute. Asteazken gauetik aurrera izandako euri jasek kutsadurak gora egitea eragin dute. Hori dela eta, Pirinio Atlantikoetako Prefekturak bandera morea jartzea erabaki du.

Hendaiako hondartza, artxiboko irudi batean. Argazkia: EITB MEDIA
Hendaiako hondartza, artxiboko irudi batean
Hendaiako hondartza, artxiboko irudi batean. Argazkia: EITB MEDIA

I.G. | eitb media

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Iparraldeko 34 hondartza itxi zituzten atzo, osteguna, asteazken gauetik aurrera izandako euriteek eragindako kutsadura dela eta. Hala ere, ostiral honetako goizean horietako batzuk ireki dituzte uraren egoerak hobera egin ondoren; Miarritzekoa, Bidartekoa eta Angelukoa, hain zuzen ere. Hegoaldeko hondartzek itxita jarraitzen dute Hendaiatik Donibane Lohizunera arte.

Pirinio Atlantikoetako Prefekturak, horrezkero, bandera morea jaso, eta bainatzea galarazi zuen atzo. 

Antza denez, euri jasek uren tratamendurako zenbait plantek gainezka egitea eragin dute eta, halaber, oso gune lehorretan eroritako euri kantitate handiek ura kutsarazi dute, Sud Ouest egunkariak web gunean zabaldu duenez.

Egunaren zehar uraren analisi berriak egitea espero da, eta horren arabera erabakiko dute itxita mantenduko ote dituzten hegoaldeko hondartza horiek.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Iparraldea Hondartzak Gizartea Eguneko albisteak Albisteak Ura Kutsadura