Gizartea -

Eguraldia

Kontzertuak bertan behera utzi dituzte bigarren gauez Donostiako Aste Nagusian, eguraldiagatik

Besteak beste, Sagueseko kontzertua eta erraldoien kalejira utzi dituzte bertan behera. Asteazkenean su artifizialak bertan behera utzi ondoren, ostegunean normaltasunez mantendu dituzte.

Euria, gaur Donostian
Euria, gaur Donostian
Euria, gaur Donostian

EITB Media

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Ostegun honetan ere, eguraldiak kontzertuak eta zenbait ekitaldi bertan behera uztera behartu du Donostiako Aste Nagusian.

Horren ildotik, oraingoz ekitaldi hauek utzi dituzte bertan behera:

- Sara Azurza musikariak Kursaaleko Urumea terrazan 20:00etan ematekoa zuen kontzertua

- Erraldoien eta buruhandien kalejira Antigua auzoan

- Katalunia Plazan 20:30ean antzeztekoa zen Ganso & Cía antzezlana

- Ana Guerra abeslariak Saguesen 23:45ean ematekoa zuen kontzertua

- Kursaaleko DJ Gaua

- Donostiako Piratek Flamenka gunean antolatutako kontzertua

- Zuloaga plazako Artisautza azoka

Atzo, bertan behera utzi zituzten su festak, 30 urtean aurrenekoz, eta Sagueseko, Kursaaleko eta La Flamenkako kontzertuak. Ostegun honetan, berriz, mantendu egin dituzte, erabakia azken ordura arte luzatu arren.

Noiz utzi behar dira bertan behera su artifizialak? Hauxe da legeak ezartzen duena
Noiz utzi behar dira bertan behera su artifizialak? Hauxe da legeak ezartzen duena
Noiz utzi behar dira bertan behera su artifizialak? Hauxe da legeak ezartzen duena

1:16
Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Kontzertuen argazkiak Donostiako Aste Nagusia Donostia Gizartea Eguneko albisteak Albisteak Jaiak