Gizartea -

LEHORTEA

Chivitek ez du Nafarroan ur kontsumoaren murrizketa esanguratsurik aurreikusi lehortea dela eta

Nafarroako Gobernuko presidentearen iritziz, Foru Erkidegoko urtegiek "nahikoa ur dute, beste herrialde batzuetako egoerarekin alderatuz gero".

Pertsona bat Esako urtegian. Artxiboko argazkia: Efe
Pertsona bat Esako urtegian. Artxiboko argazkia: Efe
Pertsona bat Esako urtegian. Artxiboko argazkia: Efe

eitb media

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Euri gutxi egin du azken boladan, eta horren ondorioz Erriberako eta Nafarroako iparraldeko zenbait herritan ur kontsumoa zertxobait murriztu den arren, Maria Chivite Nafarroako Gobernuko presidenteak adierazi du "oraingoz egoera ez dela kezkagarria" Foru erkidegoan, "beste erkidego batzuekin alderatuz gero".

Komunikabideei egindako adierazpenetan, presidenteak nabarmendu du "historiako udarik beroenetako bat izaten ari garela, euri eskasiarekin", baina "Nafarroako urtegiek oraindik nahikoa ur" dutela. "Ez dugu uste murrizketak egin beharko ditugunik", adierazi du.

Azaldu duenez, egoeraren jarraipena egiten ari dira mankomunitateekin, "horiek baitute ur hornidurarekin zerikusia duen guztia, bai ahotik, bai bestelako hornidurarekin". Euria egitea espero badu ere, kezkatuta agertu da aurrera begira eurite gogorrek ekar lezaketen uholde arriskuengatik.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Nafarroa Gizartea Eguneko albisteak Albisteak Nafarroako Gobernua María Chivite Lehortea