Gizartea -

Lan istripua

Langile bat hil da Zeanurin, zuhaitzak mozten ari zela

Aurten Euskal Herrian lan istripuz hil den 51. langilea da, laugarrena abuztuan.

EITB MEDIA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Baso langile bat hil da asteazken honetan Zeanurin (Bizkaia), lan istripu batean, Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak jakinarazi duenez.

Ezbeharra 16:45ean jazo da, langilea zuhaitzak mozten ari zela.

Aurten Euskal Herrian lan istripuz hil den 51. langilea da; laugarrena abuztuan.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Lan-istripuak Bizkaia Euskal Autonomia Erkidegoa Gizartea Eguneko albisteak Albisteak Zeanuri Arratia-Nerbioi eskualdea gaur