Gizartea -

Indarkeria matxista

Donostiako Aste Nagusiaren lehenengo gauan izandako lau ziztada kasu ikertzen ari dira

Gainera, gizonezko bat atxilotu dute 04:00ak aldera Donostiako Boulevardean, emakume bati sexu-ukituak egitea leporatuta. Eneko Goia Donostiako alkatea buru izan duen elkarretaratze batek azken orduetan hirian izandako emakumeen aurkako erasoak gaitzetsi ditu.

Erasoen aurkako elkarretaratzea egin dute igande honetan Donostian. Argazkia: EITB MEDIA
Erasoen aurkako elkarretaratzea egin dute igande honetan Donostian. Argazkia: EITB MEDIA
Erasoen aurkako elkarretaratzea egin dute igande honetan Donostian. Argazkia: EITB MEDIA

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Donostiako Aste Nagusiaren lehenengo gauan izandako lau ziztada kasu ikertzen ari dira Ertzaintza eta Udaltzaingoa, Donostiako Udaleko iturriek jakinarazi dutenez.

Gainera, gizonezko bat atxilotu dute 04:00ak aldera Donostiako Boulevardean, emakume bati sexu-ukituak egitea leporatuta.

Eneko Goia Donostiako alkatea buru izan duen elkarretaratze batek azken orduetan hirian izandako emakumeen aurkako erasoak gaitzetsi ditu.

Udaleko Bozeramaileen Batzordeak deitutako protesta isila 18:00etan izan da Alderdi Ederreko lorategietan eta erakundeetako ordezkaritza zabala izan du.

Alkateak "hilketa saiakera" gaitzetsi du eta biktimari elkartasuna adierazi dio, ospitalean baitago. Era berean, Donostiako jaietako lehen gauean emakumeek jasandako erasoak deitoratu ditu.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Tratu txarrak Donostiako Aste Nagusia Donostia Indarkeria matxista Delituak Gizartea Indarkeria matxistaren biktimak Eguneko albisteak Albisteak Matxismoa Feminismoa