Gizartea -

Indarkeria matxista

Elkarretaratzea egin dute Zumaian emakume batek jasandako ziztada salatzeko

Mugimendu Feministak egin du deialdia, eta Udalak horrekin bat egin du. Erasoa larunbat goizaldean gertatu zen.

Elkarretaratzea eguerdian egin dute. Argazkia: EITB MEDIA
Elkarretaratzea eguerdian egin dute. Argazkia: EITB MEDIA
Elkarretaratzea eguerdian egin dute. Argazkia: EITB MEDIA

EITB MEDIA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Mugimendu Feministak deituta, dozenaka auzokidek elkarretaratzea egin dute eguerdi honetan Zumaian, Saregile plazan, emakume batek larunbat goizaldean jasandako ziztada salatzeko. Zumaiako Udalak bat egin du deialdiarekin.

Erasoa ostiraletik larunbaterako gauean egin zuten, Euskal Jai Egunean, eta biktima Donostiako Ospitalean artatu zuten. Gerora, Zumaiako Udalak adierazpena egin zuen, "erasoaren aurka erabateko gaitzespena" agertzeko, eta hori jasan duen emakumeari babesa eta elkartasuna adierazteko asmoz.

"Ziztada hauek indarkeria matxistaren forma berri bat dira, eta ezin dira gertaera isolatu gisa ulertu. Emakumeen beldurra eta mendekotasuna sustatzea dute helburu, eta askatasuna eta ongizatea baldintzatu eta mugatu nahi dute", dio adierazpenak.

"Udaran ere, bai jaietan eta bai egunerokotasunean, libre lasai eta seguru bizitzeko eskubidea dugu emakumeok", adierazi zuen Zumaiako Udalak.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Indarkeria matxista gaur Gizartea Indarkeria matxista Eguneko albisteak Zumaia albisteak Eguneko albisteak Sumisio kimikoko kasuak