Gizartea -

Alerta meteorologikoa

Suteak izateko arriskua muturrekoa da gaur ere Nafarroan

Suteak eragin ditzaketen edozein jarduera saihestea gomendatu dute Foru Erkidegoko agintariek, eta baso-sute baten aurrean jokatzeko aholkuak gogoratu dituzte.

Uzta biltzeko makina bat lanean.
Uzta biltzeko makina bat lanean
Uzta biltzeko makina bat lanean.

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Baso-suteak izateko arriskua muturrekoa da ia Nafarroa osoan, 112 SOS Nafarroak-ek Twitter bidez zabaldu duenez. Gauzak horrela, suteak eragin ditzaketen edozein ekintza saihesteko eskatu die herritarrei.

Gomendioak

Horren ildoan, suteak prebenitzeko gomendioak ere ekarri ditu gogora SOS Nafarroak. Besteak beste, zigarro muturrak eta poxpoloak autoko leihotik ez botatzea eta mendian beirazko produktuak eta botilak ez uztea gomendatu du. 

Sutea egotekotan, landaretzarik gabeko gune baterantz urruntzeko aholkatzen da, beti beherantz. Haizeak nondik jotzen duen, kontrako noranzkoan mugitzea eta troketara edo irteerarik gabeko sakanetara ez joatea gomendatu dute. 

Garretatik ihes egiterik ez badugu, honakoa da gomendioa: basoko soilgune batera edo jada erretako gune batera joatea, zulo bat egitea, buruz behera jartzea eta burua eta gorputza lurrez edo arropa bustiz estaltzea. 

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Nafarroa Alerta meteorologikoak Suteak Gizartea Eguneko albisteak Albisteak Bero-boladak Lehortea SOS Larrialdiak