Gizartea -
Indarkeria matxista
Baionako jaietan talde bortxaketa bategatik atxilotutako bi gizonak espetxera bidali dituzte
19 eta 25 urteko bi gizasemeak espetxera bidali ditu Paueko Auzitegiak behin-behinean. Emakumeak salatu zuenez, uztailaren 28an bortxatu zuten taldean, gizonezko batek erasoa telefonoz grabatu zuen eta ondoren, bideoa zabaldu egin zuten.
EITB Media
Baionako festetan emakume bati egindako talde bortxaketagatik atxilotutako 19 eta 25 urteko bi gizonezkoak espetxera bidali ditu Paueko Auzitegiak behin-behinean, Euskadi Irratiak jakitera eman duenez.
Emakumeak salatu zuenez, uztailaren 28an bortxatu zuten taldean, gizonezko batek erasoa telefonoz grabatu zuen eta ondoren, bideoa zabaldu egin zuten.
Lapurdiko hiriburuko auzapezak, suprefetak eta fiskalak jaien balantzea egiteko prentsaurrekoan baieztatu zuten. Caroline Parizel prokuradoreordeak zehaztu zuenez, bi gizon atxilotu zituzten, eta, karguekin bada ere, aske utzi zituen epaileak (Fiskaltzak kartzelatzea eskatu zuen).
Bestalde, 122 lagunek salatu zituzte ziztadak, baina 17ri soilik egin zizkieten. 10 emakumek erabaki zuten salaketa judiziala jartzea.