Gizartea -

Energia aurrezteko neurriak

Abian energia aurrezteko neurriak: establezimenduak erakusleihoak itzaltzen eta tenperatura mugatzen hasi dira

Hala ere, oraindik neurrietara egokitzen ari diren establezimenduei zigorrak berehala ezartzen hastea ez da espero. Horrela, jabeei araudia betetzeko "tarte bat eman" beharko zaiela onartu du Espainiako Gobernuak.

Donostiako Alde Zaharra. Argazkia: EFE
Donostiako Alde Zaharra. Argazkia: EFE
Hegoaldeko hiriburuek argiak itzali dituzte dekretua indarrean sartu den lehen gauean

0:44

Agentziak | EITB Media

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Erakusleihoak itzaltzen eta toki publikoetako (osasun eta hezkuntza zentroetan, eta garraio publikoan salbu) termostatoak mugatzen hasi dira gauerditik. Hala ere, oraindik neurrietara egokitzen ari diren establezimenduei zigorrak berehala ezartzen hastea ez da espero.

Espainiako Gobernuak onartutako energia aurrezteko plana gaur sartu da indarrean. Hala eta guztiz ere, jabeei araudia betetzeko "tarte bat eman" beharko zaiela onartu du Espainiako Exekutiboak.

Neurriak

Toki publikoetako termostatoa udan 27 gradura eta neguan 19 gradura mugatzea planteatu dute buruzagiek.

Administrazio, denda eta leku publikoetan aplikatuko da, esaterako, antzoki, zinema-areto, ikuskizun publikoko establezimendu eta aisialdi jarduera, tren eta autobus geltoki, eta aireportuetan.

Sektorearen berezitasunek edo beharginen lan baldintzek justifikatzen duten tokietan, ostera, ez dira aplikatuko, ezta hezkuntza zentro (ikastetxe, unibertsitate, haurreskola…), osasun zentro, ileapaindegi, gimnasio eta garraio publikoetan ere.

Horrela, tabernek eta jatetxeek aire girotua 25 gradura mugatzeko aukera izango dute, laneko araudiaren gomendioak kontuan hartuz.

Erakundeak, dendariak eta tabernariak prest daude energia aurrezteko, baina zalantzak ere badituzte
Erakundeak, dendariak eta tabernariak prest daude energia aurrezteko, baina zalantzak ere badituzte
Erakundeak, dendariak eta tabernariak prest daude energia aurrezteko, baina zalantzak ere badituzte

01:40

Era berean, ez da neurria aplikatuko hoteletako logeletan, ezta garbitegietan ere, araudi pribatua dutelako.

Bestalde, erakusleihoetako eta hutsik dauden eraikin publikoetako argiak 22:00etan itzaltzeko betebeharra jarri dute, monumentuen argiztapen apaingarria izan ezik.

Lege-dekretuak beste neurri batzuk ezarri ditu, klimatizazio sistema martxan dagoenean, ateak ixteko sistema bat derrigorrez izatea, adibidez.

Kasu horretan, establezimenduek irailaren 30era arte dute egokitzeko. Energia berriztagarririk erabiltzen ez duten tokiek indarrean dute 2009etik.

PPk gobernatutako erkidegoek neurriak atzera botatzea eskatu dute

Nahiz eta Andaluzia, Madril, Galizia, Gaztela eta Leon eta Murtziak neurriak atzera botatzea eskatu, Moncloak lege-dekretuari eutsi dio.

Teresa Ribera Trantsizio Ekologikorako ministroak berak, erkidegoetako Energia, Industria eta Kontsumo agintariekin bildu ondoren, baieztatu zuenez, Espainiako Exekutiboak ez du neurriak atzera botatzeko edo atzeratzeko asmorik, Bruselaren aurrean gas kontsumoa % 7 murrizteko konpromisoa hartu duelako.

Ministroaren hitzetan, egitasmoa ez betetzeko asmorik ez zuen azaldu erkidegorik, baina Madrilek Auzitegi Konstituzionalaren aurrean helegitea aurkeztuko duela iragarri du dagoeneko.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Euskal Autonomia Erkidegoa Espainiako Gobernua Espainia Gizartea Eguneko albisteak Albisteak Jatetxeak Tabernak Elektrizitatea Gas naturala Energia aurreztea Energia iturriak gaur