Gizartea -

Sua Araban

Zanbranako suteak 190 hektarea kiskali ditu: 170 basobera hektarea eta 20 laborantza hektarea

Sua atzo itzali zuten.

Irudia: EITB Media
Irudia: EITB Media
Zanbranako sutea itzali dute, baina ingurua hozteko lanetan ari dira suhiltzaileak

01:17

EITB MEDIA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Iragan igandean, Zanbranan (Araba), piztutako suteak 190 hektarea kiskali ditu, basobera gehienbat. Sua itzali dute dagoeneko.

Arabako Foru Aldundiko Nekazaritza Departamentuak egindako balorazioaren arabera, suak 170 txaraka hektarea erre ditu, eta beste 20 laborantza hektarea. Hala ere, sutea piztu zenean, lursail horietako uzta bilduta zegoen jadanik.

Sua astearte honetan itzali dute erabat, lau erkidegotako suhiltzaileen lanari eta gauean egindako euriari esker.

Eguerdian, 30 pertsonako talde bat geratu zen zaintza lanak egiten. Gerora, baina, baliabide guztiek utzi zuten eremua. Bulldozerrek lanean jarraituko dute asteazken honetan, sua berriro pizteko lanak egiten.

Sua 16:30 aldera piztu zen iragan igandean, Zanbranako etxalde batean, eta berehala zabaldu zen, lehorte, tenperatura altu eta haizearen ondorioz.

Astelehen goizean dispositiboko arduradunek sua "egonkortutzat" jo zuten, suteko fokuak "mugarrituta", baina horietako bi, Santa Cruz de Fierron eta Ocion, berriz bizitu ziren arratsaldean.

Azkenean, Euskadi, Nafarroa, Errioxa eta Gaztela eta Leongo suhiltzaileen lan etengabeari eta gauean egindako euriari esker, sua itzaltzea lortu dute.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Araba EAE Suteak argazkiak Gizartea albisteak Gaurko titularrak Gaurko azken orduko albistea Sua amatatzeko lanen azken ordukoa Arabako Foru Aldundia azken ordukoa Añanako Kuadrilla azken ordukoa