Gizartea -

Eraso matxistak

Ziztada baten biktima artatu dute Getariako jaietan

Gaztea bart artatu behar izan dute Donostiako Unibertsitate Ospitalean.

Agentziak | EITB Media

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Emakume gazte bat artatu behar izan dute bart Donostiako Unibertsitate Ospitalean, Getariako (Gipuzkoa) Salbatoreak jaietan ziztada nabaritu ondoren.

Segurtasun Sailak jakitera eman duenez, gertakariak 23:00ak aldera jazo ziren igandean. Getaria Sabaltoreak ospatzen ari da iragan ostegunetik.

Abisua jaso ondoren, ziztadei aurre egiteko protokoloa martxan jarri zuten, eta gazteari azterketa egin zioten ospitalean. Ertzainek neska lagundu zuten. Ondoren, ez du salaketarik aurkeztu. Ondorioz, ez dute informazio gehiagorik.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Indarkeria matxista Gipuzkoa Euskal Autonomia Erkidegoa Gizartea Indarkeria matxistaren biktimak Eguneko albisteak Albisteak Jaiak Matxismoa Feminismoa Getaria