Gizartea -
Trafikoa
Hiru pertsona zauritu dira hegoaldeko saihesbidean (AP-8), Trapagaran parean, bi kamioik talka egin ostean
Garabiek ibilgailuak bidetik kendu dituzte jada eta zabalik gelditu da AP-8ko saihesbideko sarrera, 129 puntu kilometrikotik, Irunerako noranzkoan.
E.G. | EITB Media
Hiru pertsona zauritu dira gaur hegoaldeko saihesbidean (AP-8) Irungo noranzkoan eta Trapagaran parean (Bizkaia) gertatu den istripu batean, Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak eitb.eus-i jakinarazi dionez.
Ezbeharra 10:15ean jazo da aipatu errepideko 125. kilometroan. Talkaren ondorioz, hiru pertsona zauritu dira, eta horietako bat ibilgailuetako baten barruan geratu da harrapatuta. Suhiltzaileek atera behar izan dute.
Osasun zerbitzuak, Ertzaintza eta Bizkaiko suhiltzaileak bertaratu dira. Garabiek ibilgailuak bidetik kendu dituzte jada eta zabalik gelditu da AP-8ko saihesbideko sarrera, 129 puntu kilometrikotik, Irunerako noranzkoan.