Gizartea -

Osasuna

Jatorri ezezaguna duen hepatitisak lehen bi heriotza eragin ditu Espainian

6 urteko mutil bat eta 15 hilabeteko haurtxo bat dira hildakoak. Biei gibel transplantea egin zieten, baina hurrengo 24 orduetan hil ziren.

Jatorri ezezaguna duen 46 hepatitis kasu atzeman dituzte Estatuan
Jatorri ezezaguna duen 46 hepatitis kasu atzeman dituzte Estatuan
Jatorri ezezaguna duen 46 hepatitis kasu atzeman dituzte Estatuan

AGENTZIAK | EITB MEDIA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Osasun Ministerioak baieztatu du bi haur hil direla Espainian jatorri ezezaguna duen hepatitisak jota. Estatuan gaixotasun horrek eragindako lehen bi heriotzak dira.

Hain zuzen ere, hildakoak Murtziako 6 urteko mutil bat eta Andaluziako 15 hilabeteko haurtxo bat dira. Biei gibel transplantea egin zieten, baina hurrengo 24 orduetan hil ziren.

Guztira, hepatitis mota horretako 46 kasu atzeman dituzte orain arte Espainian. Horietatik, hiruri egin diete transplantea. Hirugarrena garapen kliniko positiboa duen Aragoiko 3 urteko neska bat da.

Oraingoz, ez da kasurik atzeman EAEn eta Nafarroan.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Gaixotasunak Gizartea Eguneko albisteak Albisteak