Gizartea -

Andre Maria Zuriaren jaiak

Neskek eta blusek argi utzi dute ziztadak eraso "matxistak" direla

"Eman beharreko garrantzia eman" behar zaiela uste dute. Blusen eta Nesken Batzordeak eraso matxistarik gabeko festak aldarrikatu ditu, eta edozein erasori aurre egiteko protokoloa prestatu du.

Nesken eta blusen kuadrillak uztailaren 25ean. Argazkia: EFE
Nesken eta blusen kuadrillak uztailaren 25ean. Argazkia: EFE
Gasteizko Neskek argi utzi nahi dute ziztadak eraso matxistak direla eta duten garrantzia eman behar zaiela

00:46

Agentziak | EITB Media

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Azken egunetan, gutxienez 14 emakumek Euskadiko txoko ezberdinetan salatutako ziztadak hizpide izan ditu Gasteizko Blusen eta Nesken Batzordeak. Zentzu horretan, eraso "matxistak" direla. Horregatik, "eman beharreko garrantzia eman" behar zaiela erantsi du.

Neskek eta blusek eraso matxistarik gabeko festak aldarrikatu dituzte, Andre Maria Zuriko txupinazoaren bezperan.

Virginia Gomez eta Arrate Ruiz de Escudero batzordeko bi ordezkariek Andre Maria Zuriaren plazan emandako prentsaurrekoan azaldu dutenez, jaietan gertatu daitekeen edozein eraso matxistari aurre egiteko protokoloa prestatu dute. Festa Zeledonen jaitsiera jendetsuarekin lehertuko da ostegun honetan.

Eraso bat gertatzen baldin bada, "kanpo erantzun" bat emateko diseinatu dute protokoloa, arratsalde guztietan blusen eta nesken paseilloan geldialdiak egitea, esaterako. Era berean, "barne erantzuna" ematea planteatu dute; izan ere, biktimari aholku emango diote, eraso baten aurrean nora jo azalduz.

Emakumeen kontrako erasoen aurrean, herritarren kontzientziazioa eta jarrera kritikoa sustatzeko helburua du protokoloak, eta, erasorik balego, erantzun soziala bultzatu.

"2015etik aurrerapauso asko eman ditugu, ibilbidea orduan hasi genuen, baina oraindik bide luzea dugu aurretik", onartu dute Batzordeko bozeramaileek. "Autodefentsa feminista" eta emakumeen "ahalduntzea" bultzatu nahi dituzte.

Azkenik, Mugimendu Feministak, Ikusgunek eta Gasteizko Udalak eskainitako babesa eskertu eta "guztien gozamenerako festak" izatea opa dute.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Andre Maria Zuriaren Jaiak Araba Gizartea Indarkeria matxistaren biktimak Eguneko albisteak Gasteiz Albisteak Jaiak Matxismoa Feminismoa Sexu erasoak Ziztadak jaietan