Gizartea -

osasuna

Tximino-baztangaren aurkako txertoa jartzen hasi da Euskadi

Euskadik 141 dosi jaso ditu, eta banaketa biztanleriaren eta kasu kopuruaren arabera egin da.

Tximino-baztanga. Argazkia: EFE
Tximino-baztanga. Argazkia: EFE
Euskadi hasi da tximino-baztangaren aurkako txertoak banatzen

01:14

eitb media

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Euskal Autonomia Erkidegoa tximino-baztangaren aurkako txertoa jartzen hasi da. Osasun Sailak jakinarazi duenez, 141 dosi ditu.

Covid-19aren oso desberdina den txertaketa kanpaina honetan, EAEk jarraitzen die Osasun Publikoaren Batzordeak tximino-baztangaren egungo agerraldiari aurre egiteko onartutako gomendioetan jasotako irizpideei.

Osakidetzak 141 dosi jaso ditu, biztanleriaren eta kasu kopuruaren arabera. Lurralde historikoen arteko banaketa biztanle kopuruaren arabera egiten ari da: 80 dosi, Bizkaian (% 57); 46, Gipuzkoan (% 33) eta 14, Araban (% 10).

Txertoa jartzeko, populazio hautagarriaren erakartze aktiboa egiten ari dira. Osakidetza zuzenean jartzen da harremanetan irizpideak betetzen dituzten pertsonekin.

Osasun Sailak infekzioa prebenitzeko deia berretsi du, eta, horregatik, txertaketari buruzko informazioa ematen duen azalpen-atal bat garatu da webgunean, bai eta aplikazio-irizpideak, txertoa nola eskuratzen den eta izan ditzakeen ondorioak ere. Euskadik tximino-baztangak eragindako 85 infekzio kasu identifikatu zituen uztailaren 28ra arte.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
EAE albisteak Gizartea albisteak Albisteak Gaur Albisteak Medikuntza albisteak Txertoak albisteak Tximinoen birusa