Gizartea -
Gaixotasunak
Valentzian atzeman dute tximino-baztangak Europan eragindako lehen heriotza
Bestalde, Hego Euskal Herrian 106 kasuren berri eman dute, 98 EAEn eta zortzi Nafarroan.
Agentziak | EITB Media
Osasun Ministerioak jakitera eman duenez, tximino-baztangak lehen hildakoa eragin du Espainian eta Europan. Hain zuzen ere, Valentziako Erkidegoan jazo da. Ostiralera arte 4.298 kasu baieztatu dituzte.
3.750 infektatuetatik 120 ospitaleratu behar izan dituzte (% 3,2), eta bakarra hil egin da. Honenbestez, Espainiako lehen hildakoa da.
Bestalde, Hego Euskal Herrian 106 kasuren berri eman dute, horietatik 98 Euskal Autonomia Erkidegoan eta zortzi Nafarroako Foru Erkidegoan.
Osasun Alerta eta Larrialdien Koordinazio Zentroak tximino-baztangaren inguruko azken datuak eman ditu ostiral honetan.
Konkretuki, baieztatutako kasu guztietatik 4.000 baino gehiago gizonezkoak ziren, eta 64 soilik emakumeak; eta kutsatuen adina 10 hilabete eta 88 urte artekoa da, 37 urte batez beste.
Madrilen 1656 kasu antzeman dituzte, Katalunian 1.406, Andaluzian 498, Valentzian 213, Kanariar Uharteetan 102, Euskadin 98, Balear Uharteetan 89, Aragoin 45 eta Galizian 37.
Azkenik, Asturiasen beste 36 kutsatu baieztatu dituzte, Gaztela eta Leonen 31, Gaztela-Mantxan 23, Extremaduran 20, Murtzian 19, Kantabrian 15, Nafarroan 8 eta Errioxan 2.