Gizartea -

ASTE NAGUSIA

Balearen Desfileak gonbidatu bereziekin zeharkatuko du Bilbo abuztuaren 21ean

Gonbidatuak hamabi metroko matxinsalto bat, ahotik ura botatzen duen armiarma bat eta Amazonasko bost animalia erraldoi izango dira, besteak beste. Kalejira Plaza Biribilean hasiko da eta Kale Nagusia zeharkatuko du, Moyua plazara heldu arte.

Baly balea Moyua plazara iristean. Argazkia: Bilboko Udala.
Baly balea Moyua plazara iristean. Argazkia: Bilboko Udala.
Baly balea Moyua plazara iristean. Argazkia: Bilboko Udala.

EITB MEDIA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Balearen Desfilea Bilbora bueltatuko da abuztuaren 21ean 19:00etatik aurrera. Kalejira Plaza Biribilean hasiko da, eta Kale Nagusia zeharkatuko du, Moyua plazara heldu arte.

Bost puzgarri erraldoik osatuko dute desfilea: Baly balea, olagarroa, txangurroa, bisigua eta txirla.

Txangurroa aurreko edizio batean. Argazkia: Bilboko Udala.

Gainera, itsas animaliek lurreko zenbait ordezkari gonbidatu dituzte: hartz talde bat, hamabi metroko matxinsalto bat, ahotik ura botatzen duen armiarma bat eta Amazonasko bost animalia erraldoi, besteak beste.

Ikuskizunaren hasieran, arrantzaleek jaietako elementuak dituzten paperezko poltsak banatuko dituzte ikus-entzuleen artean, eta, kalejira igaro ondoren, Udaleko garbiketa talde bat arduratuko da hondakinak kentzeaz eta Kale Nagusiko espazioa eta ingurua egokitzeaz.

Aurten, gainera, desfileak dibertsitate funtzionala duten pertsonentzat erreserbatutako lekua izango du Bizkaiko Foru Aldundiko Jauregiaren aurrean. Erreserbatutako leku horretara joateko, desfilea hasi baino ordubete lehenago joan beharko da.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Bilboko Udala Bilboko Aste Nagusia Istiluak Bilbon gaur Gizartea albisteak Albisteak Gaur Albisteak Aisia Euskadin