Gizartea -
Istripua
Motorzale bat hil da Zornotzan izandako istripu batean
Biktimak gidatzen zuen motorrak kamioi batekin egin du talka N-634 errepidean, Bilboko noranzkoan, 14:30 aldera. Errepidea itxita egin behar izan dute eta ilara luzeak sortu dira.
EITB MEDIA
Motorzale bat hil da arratsalde honetan N-634 errepidean, Amorebieta-Etxano parean, izandako zirkulazio istripuan.
Biktimak gidatzen zuen motorrak kamioi batekin egin du talka N-634 errepidean, Bilboko noranzkoan, 14:30 aldera.
Ezbeharraren ondorioz, errepidea bi noranzkoetan itxi egin behar izan dute, eta Ertzaintzak AP-8 autobidetik bideratu du zirkulazioa.
Ilara luzeak sortu dira, baina 18:00ak inguruan errepidea berriro ireki dute eta egoera normaltasunera itzuli da.
Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea