Gizartea -

GENERO INDARKERIA

Gizon bat atxilotu dute Portugaleten emaztea etxetik amilarazi ondoren

Gertaera ostegun honetan izan da 00:35ean. Gertaeraren tokira Ertzaintza eta osasun langileak gerturatu direnean, emakumea lurrean aurkitu dute. Atxilotuak genero eta etxeko indarkeria aurrekariak ditu.

Elkarretaratzea egin dute Portugaleten, eraso matxista gaitzesteko

00:37

EITB MEDIA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Ertzaintzak 44 urteko gizon bat atxilotu du, bikotekidearen aurkako hilketa-delitu bat egin izana leporatuta, ustez emaztea etxetik amiltzea eragin ostean. Gertaera ostegun honetan izan da 00:35ean Portugaleten.

Atxilotuak genero eta etxeko indarkeria aurrekariak ditu, Josu Erkoreka Segurtasun sailburuak Cadena Ser irratian baieztatu duenez.

Emakumea Gurutzetako ospitalera eraman behar izan dute zaurien ondorioz. Gertaeraren tokira Ertzaintza eta osasun langileak gerturatu direnean, emakumea lurrean aurkitu dute.

Atxilotua Ertzaintzaren bulegoetan dago, eta epailearen esku jarriko da Barakaldoko Emakumearen aurkako Indarkeriaren Epaitegiak izapidetutako eginbideak amaitzen direnean. Ikerketa abian da.

Tratu txarrak pairatzen badituzu edo kasuren bat ezagutzen baduzu, kontuan hartu gida honetako aholkuak eta/edo deitu doako telefono hauetara: 900 840 111 (EAEkoa), 016 (Espainiako Estatukoa) edo 3919 (Iparraldekoa, eguneko 24 orduetan erabilgarri, igande eta jaiegunetan 09:00etatik 18:00etara izan ezik). Ez dute fakturan arrastorik uzten, baina bai telefonoan; beraz, ez ahaztu ezabatzea.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Portugalete Gaurko albisteak Bizkaia Gizartea Emakumeen kontrako tratu txarren salaketak Albisteak Gaur Eguneko albisteak Mundu matxista