Gizartea -
Nafarroa
41 urteko iruindar bat hil da Utergan, auto batek harrapatuta
Harrapaketa igande goizalde honetan jazo da, Uterga parean. Autoaren gidaria, 27 urteko zestoar bat, arin zauritu da. Foruzaingoak ikerketa abiatu du istripuaren nondik norakoak argitzeko.
EITB MEDIA
41 urteko iruindar bat hil da Utergan (Nafarroa) auto batek harrapatuta, Foruzaingoak Twitter bidez jakinarazi duenez.
Jazoera igande honetako 02:00ak aldera gertatu da, A-12 errepidean, Uterga parean. Autoaren gidaria, 27 urteko zestoar bat, arin zauritu da, eta berarekin zihoazen beste hiru bidaiariak onik atera dira.
Foruzaingoak ikerketa abiatu du istripuaren nondik norakoak argitzeko.
Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea