Gizartea -

KORONABIRUSA

Covid-19aren aurkako laugarren dosia iraileko bigarren hamabostaldian hastea aurreikusi du Dariasek

Txertaketa 80 urtetik gorakoekin eta egoitzetan daudenekin hasiko da, eta "ondoren" 60 urtetik gorakoen txanda izango da. Gainerako pertsonei dagokienez, Osasun ministroak esan du lantaldeko adituen irizpideen "mende" egongo dela.

Laugarren dosia "aldaeretara egokitutako txerto berriekin" emango dute. Argazkia: EFE.
Txertaketa
Laugarren dosia "aldaeretara egokitutako txerto berriekin" emango dute. Argazkia: EFE.

AGENTZIAK | EITB MEDIA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Carolina Darias Osasun ministroak adierazi duenez, bigarren indartze-dosia (koronabirusaren aurkako txertoaren laugarren dosia) irailean zehar inokulatzen hastea aurreikusten du, bigarren hamabostalditik aurrera.

Txertaketa-lantaldearen proposamenaren arabera, Osasun Publikoaren Batzordeak ezarri du 80 urtetik gorakoekin eta egoitzetan dauden pertsonekin hasiko dela txertaketa, eta, "ondoren", 60 urtetik gorakoekin jarraituko duela.

Dariasek azpimarratu du "zain" daudela adituen txosten berak eta Osasun Publikoaren Batzordeak azalduko dutenaren zain, "aldaeretara egokitutako txerto berriekin" iritsiko den laugarren dosia ematen hasteko.

Inokulazio hori gripearen txertoarekin batera egin ote daitekeen galdetuta, azaldu du "litekeena" dela horrela ematea 60 urtetik gorakoetan, "lehentasunezko kolektiboei" laugarren dosia eman ondoren.

"Aukera dezente" daude gripearen kanpainarekin bat egiteko, Osasun Publikoaren Batzordeak urriaren hirugarren astetik azaroaren lehenengo astera bitartean ezarri baitu gripearen kanpaina.

Gainerako pertsonei dagokienez (60 urtetik beherakoak), esan du txosteneko adituen irizpideen "mende" egongo dela.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Espainiako Gobernua Espainia Gizartea Eguneko albisteak Albisteak Txertoak Gripea Koronabirusa