Gizartea -

Bizkaia

Sute batek Sondikako lantegi bat suntsitu du

Astar plastikoak birziklatzeko enpresan piztu da sua, goizaldean. Lantegiaren teilatua erori egin da, eta kalte material handiak daude. Zorionez, ez da inor zauritu.

Garrek lantegiaren teilatua kiskali dute, eta behera etorri da. Argazkia: @BomberosBizkaia
Garrek lantegiaren teilatua kiskali dute, eta behera etorri da.
Sute batek Sondikako industria-nabe bat kiskali du

0:26

Eider Garaikoetxea O. | EITB MEDIA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Bizkaiko lau parketako suhiltzaileak lanean ari dira bart Sondikako (Bizkaia) Astar enpresan piztu den sutea amatatzeko, Bizkaiko Suhiltzaileek Twitterren jakinarazi dutenez. Suak lantegia kiskali du, eta teilatua erori egin da. 

Garrak 03:00etan piztu dira Zangroiz industriaguneko enpresa horretan (plastikoa birziklatzen du). 

Zorionez, ez da inor zauritu (hutsik zegoen) baina kalte material ugari daude. Garrek lantegiaren instalazioak erabat kiskali dituzte, eta, gainera, teilatua behera etorri da.

Lantegian bilduta zeuden produktuen ezaugarriak tarteko, ke zutabe handia zabaldu da, oso toxikoa. 

Suhiltzaileek kontrolpean dute jada, baina, orain, garrak inguruko pabiloietara ez zabaltzeko lanetan ari dira. 

Aurten, enpresa horretan pizten den bigarren sutea da. Gainera, iaz ere beste sute bat izan zen lantegian.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Bizkaia Suteak Gizartea Eguneko albisteak Albisteak Enpresen albisteak Suhiltzaileak Sondika Birziklatzea