Gizartea -
Sua Nafarroan
Kontrolatu dute Zizur Txikian piztutako sutea, eta tren zerbitzua berriro martxan da Iruñea eta Noain artean
Sugarrak trenbidetik hurbil zeuden, eta Iruñea eta Noain arteko tren zirkulazioa eten behar izan dute. Iruñea eta Castejon lotzen dituzten trenei eragin die zirkulazio etenak. Dagoeneko sua kontrolatu eta tren zirkulazioa lehengoratu dute.
Agentziak | EiTB Media
Etxabakoitz eta Zizur Txikia (Nafarroa) artean, labore lursail batean sutea piztu da, eta Iruñea eta Noain arteko tren zirkulazioa etetera behartu du, 11-SOS Navarrak jakitera eman duenez. Dagoeneko sua kontrolatu eta tren zirkulazioa lehengoratu dute.
Sutea arratsaldeko lehen orduan piztu da, uzta bildu gabeko labore soro batean, trenbidetik gertu. Nafarroako suhiltzaileak, bi helikoptero, basozainak eta Foruzaingoa sua itzaltzeko lanean ari dira.
Sugarrak trenbidetik hurbil zeuden, eta Iruñea eta Noain arteko tren zirkulazioa eten behar izan dute, Renfek jakitera eman duenez. Iruñea eta Castejon lotzen dituzten trenei eragin die zirkulazio etenak.